Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Hidrogeno Haranetako arduradunen bilera

Bilbon European Hidrogen Energy Conference egin zela eta, Espainian garatzen ari diren Hidrogenoaren Haranetako arduradunek bilera egin dute Euskadin sinergiak partekatzeko, eta Petronorren instalazioak bisitatu dituzte.

Gehiago irakurri →

Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko lehen esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da

Lehen edizioaren itxierak Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok sustatutako bigarren prestakuntza-programari hasiera emateko balio izan du. Programa hori Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriei beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea. 

Gehiago irakurri →

Gorbeialdeko EKIOLA eguzki-kooperatibaren lanak hasi dira

Instalazio- eta abiarazte-prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta urte amaierarako sarera konektatzea aurreikusten da. Inguruko bazkideak eguzki-ekoizpeneko koopeatiba berri horretara erakartzeko sozializazioa datozen asteetan hasiko da. Bestalde, Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartu dira, eta sarera konektatzeko eta fusionatzeko lanak hasi dira.

Gehiago irakurri →

Mutrikuko olatu-planta orduko hiru miloi kilowatteko produkzio elektriko metatura iritsi da

Beste mugarri bat gainditu du energia undimotriza sortzeko sektorean. Mutrikuko planta dugu elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen Europako lehenengo planta komertziala, munduko urtetsuena eta funtzionamendu-ordu gehien metatu dituena. 12 urte eta erdi bete ditu etengabe energia garbia sortzen, eta urtean gutxi gorabehera 300.000 kWh produzitzen ditu.

Gehiago irakurri →

Zazpi hilabete luzatu da ibilgailu elektrikoarentzako laguntzak eskatzeko epea

MOVES III 2024ko uztailaren 31 arte eska daiteke Euskadik ebazpen-epeen buruan dago hilabete bateko batazbesteko epearekin, eta jasotako eskaeren %94 baino gehiago ebatzi dira dagoeneko, 36 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarekin.  Laguntzak motorizazio elektrikoko ibilgailuak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilakoak erosteko dira. Baita karga-puntu berriak instalatzeko ere.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.