Aixeindar, Euskadin proiektu berriztagarri berriak bultzatzeko sortutako sozietatea, aurrera doa 2006tik EAEn abian jarriko diren lehen hiru parke eolikoen tramitazioan. Aldeko lehen Ingurumen Eraginaren Adierazpenak egin zaizkie sozietateak dituen energia eolikoaren hiru proiektuetako biri, Labrazako eta Azazetako parke eolikoei, hain zuzen ere. Horiek behin betiko bultzada emango diote Euskadin energia berdea sortzeko apustuari, Trantsizio Energetikoaren helburuetan aurrera egiteko. Araban daude, 160 megawatteko (MW) potentzia instalatua izango dute eta 169 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute. Instalazio horiek tokiko ekonomia eta enplegua suspertzen lagunduko dute, 470 profesional inguruk parte hartuko baitute.