Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energia aurreztea helburu duten Eusko Jaurlaritzaren 5 renove planetan 11,7 milioi euro emango dira

Diru-laguntzak 2009ko abenduaren 31 arte eska daitezke • Leihoen Renove Planak 6 milioi euroko aurrekontua du; Etxetresna Elektrikoarenak 4 milioi eta Argiteria Publikoarenak milioi bat. • Aurreikuspenen arabera, 46.500 etxetresna elektriko eta 30.000 leiho ordezkatuko dira. • Argiteria Publiko Instalazioak Berritzeko programei zuzendutako milioi bat eurori esker, 40 udal ingururen jarduerak finantzatuko dira. • Galdaren eta Automobilen Renove planek 500.000 eta 250.000 euroko aurrekontua dute, hurrenez hurren. • Planetan aurreikusten diren neurri guztiei esker, urtean erregaien 1.475 tep eta energia elektrikoaren 16.600.000 kWh aurreztuko dira, 19.400 pertsonaren urteko energia-kontsumoaren baliokidea dena. • Leihoen Renoveri lotutako tramiteak bideratzeko bulego berria zabaldu da jendearentzat Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean, 71

Lire +

BIZIMETA, bizikleta bidezko garraio publiko berria Uribe Kosta

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, ingurumenarekiko errespetua eta gizarte eskaria aintzat hartzen dituzten egitasmo berrien aldeko jardunari jarraiki, bizikleten alokairuan edo maileguan oinarritutako zerbitzu berria aurkeztu du: BIZIMETA deritzona. Hain zuzen ere, Mankomunitatearen Mugikortasun Iraunkor Planaren barruan dagoen ekimena. Rezikletak, irabazi asmorik gabeko kooperatiba eta Koopera Sare Sozialaren kideak garatu eta patentatu du BIZIMETA. Uribe Kostan abian jarri den hiriarteko garraio ekologiko hau aitzindaria da Estatuan. Hala, garraio sistema honek erabiltzaileen eskura jartzen du bizikleta-flota moderno bat; betiere, garraio praktiko, arin eta iraunkorra sustatu nahian.

Lire +

“Konponbideak, ez arazoak” da promesa lehen Etorkizuneko Energien Foro Europarrea

Bilbao Exhibition Centren egingo da, ekainaren 9tik 11ra Munduan etorkizuneko energien erronkei aurre egiteko konponbideak dituzten enpresako liderrak bilduko dira Bilbao Exhibition Centren, ekainaren 9tik 11ra, European Future Energy Forum-en. Etorkizuneko Energien Foro Europarra, “EFEF”, Abu Dhabin egindako World Future Energy Summit edo Etorkizuneko Energiez Munduko Goi Bilerari lotutako ekitaldia da, eta interaktiboak eta eskualdeka egingo diren jardueretako lehena, hain zuzen ere.

Lire +

Energia kontsumoa gutxitzeari begira, EEE/EVEk 6.000 euskal familiari emango die diru-laguntza Leihoen Renove Planaren bidez

Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 30ean amaituko daPlanerako hasieran zeuden 876.000 eurotik gaur egungo 5,25 milioi eurora igaro da • Guztizko inbertsioa 24,6 milioi euro baino handiagoa da • 27.000 leiho ordezkatuko dira: 4 edo 5 etxebizitzako, 10 m2 baliokidea dena • Leihoen ordezkapenak energiaren aurrezpena dakar berokuntzan, eta dirutan 200 euroraino urtean

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.