Biscay Marine Energy Platform-en (BiMEP) 2018an martxan jarri zuen plataformaren arrakasta ikusita, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak HarshLab laborategiaren bertsio berri bat garatu du, Europan bakarra eta bestea baino handiagoa eta prestazio eta ahalmen hobeak dituena. Laborategiaren konexio elektrikoari eta datu-konexioari esker, aukera emango du ekipamenduen saiakuntzak egiteko bertan martxan daudela, baita laginak itsas hondora jaisteko ere
Hala, enpresek era fidagarrian iragarri ahal izango dute zer portaera izango duten sistemek itsas ingurunean; horrek eragina du sistema horien erabilera-segurtasunean, eta haien balio-bizitza luzatzen du. Itsas zabaleko industriaren beharrei erantzungo die horrela HarshLabek, eta haien lehiakortasuna hobetuko du
Gaur goizean aurkeztu da laborategia Bilboko Portuan, eta ekitaldian izan dira
Laborategi berezi hau bakarra da Europan; haren aurreko bertsioak 20 enpresari baino gehiagori eman die zerbitzua, eta material berrien garapenarekin eta itsas inguruneko fouling, korrosio eta zahartzearekin lotutako saiakuntzak egin dira han