Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Laguntza berriak autokontsumo-instalazioetarako Euskadin 2024rako

Apirilaren 15etik aurrera egongo da indarrean 8,5 M€-ko aurrekontuarekin Bereziki bizitegi-sektorera zuzendutakoak, partikularrentzat zein energia berriztagarrien herritarren bizitegi-komunitateetarako eta gehienez ere 25 kW-eko instalazioetarako. Etxeko sistema termiko berriztagarriek ere (geotermia, aerotermia, biomasa eta eguzki-energia termikoa) laguntzak izango dituzte 2024an 2.500.000 euroko balioaz.

Lire +

Hidrogeno Haranetako arduradunen bilera

Bilbon European Hidrogen Energy Conference egin zela eta, Espainian garatzen ari diren Hidrogenoaren Haranetako arduradunek bilera egin dute Euskadin sinergiak partekatzeko, eta Petronorren instalazioak bisitatu dituzte.

Lire +

Egutera energia kooperatiba: bazkide egiteko ordua iritsi da

Bi hilabete barru hasiko dituzte eguzki-plaken parkea eraikitzeko lanak, eta bazkide bila hasiko dira aste honetan bertan. Datorren asteartean (martxoak 12) informazio saioa egingo dute Aita Mari zineman, eta, martxoa erdialdean arreta bulegoa zabalduko dute Kofradian

Lire +

Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko lehen esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da

Lehen edizioaren itxierak Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok sustatutako bigarren prestakuntza-programari hasiera emateko balio izan du. Programa hori Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriei beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea. 

Lire +

Gorbeialdeko EKIOLA eguzki-kooperatibaren lanak hasi dira

Instalazio- eta abiarazte-prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta urte amaierarako sarera konektatzea aurreikusten da. Inguruko bazkideak eguzki-ekoizpeneko koopeatiba berri horretara erakartzeko sozializazioa datozen asteetan hasiko da. Bestalde, Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartu dira, eta sarera konektatzeko eta fusionatzeko lanak hasi dira.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.