Évènements et Actualités

Actualités

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) geotrukaketa sustatu nahi du Euskadin eta erreferentea izan Europako hegoaldean

Geotrukaketa teknologia berriztagarri eraginkorrenetakoa da eraikinak klimatizatzekoTeknologia honen erabilera oso hedatuta dago Europako iparraldean eta Ipar Ameriketan· Geotrukaketak berokuntzan energia-kontsumoa %70eraino gutxitu dezake eta CO2-aren emisioak ere hein berean murrizten ditu.· Gaur egun, trukaketa geotermikoaren inguruko 10 proiektu baino gehiago gauzatzen ari dira Euskadin.· Teknologia berriztagarri hau erraz hedatu daiteke Euskadin.

Lire +

Etxebizitzetan energia kontsumoa gutxitzeko bi plan renove abiarazi ditu EEE/EVEk

2008ko EEE/EVE-IDAE hitzarmenak aurreikusitako jardueren barruan Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 3,2 milioi euroko aurrekontua du eta Leihoenak 876.000 eurokoa · Diru-laguntzak 85 eta 105 euro artekoak dira, ordezkatutako tresnaren arabera. · 32.000 etxetresna elektriko ordezkatuko dira guztira, eta horien ordez A energia-kalifikazioa edo goragoa dutenak erabiliko dira. · Ordezkatutako tresna jasotzeko agiria eskatuko da, behar bezala birziklatzeko. · 2 urtean, Renove Planari esker, 118.000 etxetresna elektriko baino gehiago ordezkatu dira. Era horretan, urtean 32 milioi kWh aurreztu ziren eta 12.000 tona CO2 aireratzea saihestu zen. · Leihoak aldatzeak 200 euroraino aurreztea ekar dezake urtean, berokuntzan.

Lire +

EEE/EVEk areagotu egin du udalei ematen dien laguntza, energia aurrezteko neurriak har ditzaten

Eraikin publikoetan energia-kontsumoaren %20 gutxitzea ekar dezakeen egitasmo berritzailea arrakastaz osatu eta burutu da· Agurain, Bakio, Bergara eta Derio aitzindariak izan dira energia-monitorizazio sistemak jartzen.· Energia aurrezteko hartu diren neurriek inbertsio-kostu txikia eta erabiltzaileak kontzientziatzea eskatzen dituzte.· Udalekin sinatutako hitzarmenei esker, EAEko 132 udalerritan ari da lanean EEE/EVE.

Lire +

800.000 euroko aurrekontua duten europar batasunaren bost egitasmo zuzentzen ditu EEE/EVEk

Egitasmoak finantzatzea xedea duen Europarentzako Energia Adimenduna programak 45 milioi euroko aurrekontua du· Enpresek ekainaren 26a arte aurkeztu ahal izan dituzte egitasmoak finantzatzeko, Europar Batzordean.· EEE/EVEk gidatzen dituen egitasmoek kostu aukeragarriaren %50 inguruko diru-laguntzak jaso dituzte.· EBk 64 milioi euro eman zituen 2007an proiektuak finantzatzeko.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Udalak jadanik 325.000 € inbertitu dituzte eguzki energian

2004. urteaz geroztik, 5 kW-eko 5 planta fotovoltaiko jarri dira, eta 20 kW-eko beste bat instalatzeko asmoa dute· Instalazio guztiak Bilboko Udalaren jabetzako zentroetan jarri dira.· Eguzki-energia bidezko elektrizitatearen ekoizpena 50.000 kWh baino gehiago izango da, 75 pertsonaren etxeko kontsumoaren baliokidea dena.· Instalazio horiek guztiek 47.000 kg CO2 ez aireratzea dakarte.· Maiatzean Bilboko Udalaren eguzki-planta handiena jarriko da martxan, Lan Ekintzaren Montaño Zentroan.

Lire +