Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Zazpi hilabete luzatu da ibilgailu elektrikoarentzako laguntzak eskatzeko epea

MOVES III 2024ko uztailaren 31 arte eska daiteke Euskadik ebazpen-epeen buruan dago hilabete bateko batazbesteko epearekin, eta jasotako eskaeren %94 baino gehiago ebatzi dira dagoeneko, 36 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarekin.  Laguntzak motorizazio elektrikoko ibilgailuak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilakoak erosteko dira. Baita karga-puntu berriak instalatzeko ere.

Lire +

32 M€ gehiago laguntzetan Euskadin energia berriztagarriak sustatzeko

Aurrekontu gehigarriarekin, autokontsumorako laguntzen programak 106,7 milioi euroko aurrekontua du, eta administrazio publikoan eta aktibitate ekonomikoa duten sektoreetan energia berriztagarri termikoak sustatzeko programak, 21,2 milioi euro. Etxebizitzetarako diru-laguntza jasotzen duten teknologia horiek guztiek, adibidez, etxebizitza baten behar elektrikoak horni ditzakete, baita bertan erabilitako ur beroa eta berokuntza ere.

Lire +

Ekiola Mendialdea eguzki-parkea energia ekoizten hasi da

Arraia-Maeztuko eguzki-kooperatiba da Euskadiko lehena energia ekoizten Kooperatibistek 31,56 €/MWh energia prezio egonkorra bat izango dute datozen 25 urteetan, ohiko merkaturatze-prezioarekiko oso lehiakorra. Agurainen hasi dira Lautadako Ekiola obrak, apirilean operazioan hasteko.

Lire +

EEEk, Duisportek, Amsterdamgo Portuak eta Bilboko Portuak iragarri dute hidrogeno berriztagarrirako Europa barneko korridore bat garatuko dutela

Bilboko Portuak, Amsterdamgo Portuak, Duisportek, Petronorrek, Evos Amsterdamek, Zenith Energy Terminals-ek eta Energiaren Euskal Erakundeak elkar ulertzeko memorandum bat (MoU) sinatu dute, Espainia, Herbehereak eta Alemania lotuko dituen hidrogeno-korridore bat eraikitzeko aukera elkarrekin aztertzeko. Duisportek eta Amsterdamgo Portuak Baterako Azterketa Hitzarmen bat sinatu dute, Amsterdamen eta Rin-Ruhr eskualdearen artean hidrogeno berdea hornitzeko kate bat ezartzearekin lotutako alderdi guztien azterketa zehatza egiteko.

Lire +

63 toki erakundek eta 20 erakundek trantsizio energetiko eta klimatikoarekin hartu duten konpromisoak jarduerez bete du ASTEKLIMA 2023

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskadiko Klima eta Energiaren Astea bultzatu du Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez. Aurtengo ekitaldian 279 jarduera antolatu dira aldaketa klimatikoa eta trantsizio energetikoa herritarren agendan txertatzeko  ASTEKLIMA Azoka ibiltaria EAEko 9 udalerritan izan da (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Bermeo, Trapagaran, Bakio, Irun, Zarautz eta Azpeitia). Aurtengo jardueretara klima aldaketaren aurrean ohiturak moldatzeko konpromisoa hartu duten herritar ugari bildu dira  ASTEKLIMA 2023 ekitaldian Ihobek KLIMAMETRAJE gazteentzako film oso laburren lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. Lehiaketa honen helburua da ikus-entzunezkoen arloko egile gazte talentudunak saritzea, klima-aldaketaren inguruko erronkei ekiteko, edukiko duen eragina murrizteko eta sortuko dituen ondorioetara ahalik ondoen moldatzeko

Lire +

Bilboko udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak Bilboener marka aurkeztu dute, efizientzia energetikoko eta sorkuntza berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzeko

Asmoa da BilboEner erreferentziazko erakunde bihurtzea uriko energia-esparruan. Eta, horrenbestez, bi erakundeei lagunduko die energia- eta hirigintza-politika eta -plan integraletan, bai energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako proiektuak sustatzeari dagokionez, bai instalazioak optimizatu eta hobetzeari dagokionez. Era berean, Udalak Energiaren arloko Jarduketa Planaren funtsezko ildoak aurkeztu ditu, Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen araberakoak. Plan horretan, hain zuzen, BilboEner elementu estrategiko bat izango da, eta trakzio- eta koordinazio-eginkizun zeharkakoa izango du gaian inplikatutako udal-sail guztietan.

Lire +

ASTEKLIMAk, Klimaren eta Energiaren Asteak, 230 jarduera antolatuko ditu herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatzeko

ASTEKLIMA 2023 irailaren 22tik urriaren 1era bitartean egingo da, ‘Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da’ lelopean. Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du, Ihobe eta EEE erakunde publikoen bitartez, eta 55 toki-erakundek eta 7 eskualde-erakundek parte hartuko dute, 935.665 biztanle biltzen dituztenak.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.