Organisme énergétique
du Gouvernement basque

Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

10 milioi euro diru laguntzetan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko 2016an

Ekitaldi honetan, aurreikuspenen arabera, Euskadin urtebetean kontsumitzen den energia guztiaren % 0,5aren baliokidea aurreztuko daIndustria eta hirugarren alorra dira lehentasunezko jarduera esparruak, energia aurrezteko potentzial handia baitute; haien lehiakortasun ahalmena hobetzen lagunduko duena. 1,7 milioi euro bideratuko dira berriztagarrien alorreko instalazio txikiak sustatzera, hala nola biomasakoak, geotrukaketa arlokoak, elektrizitatea ekoiztekoak eta itsas teknologiak.Etxetresna Elektrikoen Renove Plana maiatzean abiaraziko da, eta 14.000 etxetresna ordezkatzea aurreikusten da; jarriko den eraginkortasun handiko etxetresna elektriko bakoitzari diru laguntza finkoa emango zaio.

Lire +

Euskadin energia-kontsumoa apalki hazi da 2015. urtean

Energia Egoeraren BuletinaGas naturalak kontsumoari eutsi dio, ohiko erabileretarako % 4,2ko igoera konpentsatu duelako zentral elektrikoen alorrean izandako % 16ko beherakadarekin.Elektrizitatearen kontsumoa % 2 hazi da 2014aren aldean, baina oraindik ere txikiagoa da 2008ko kontsumoa baino.Gasolio-kontsumoak gora egiten jarraitu du, eta 2011koa baino % 16 handiagoa da une honetan.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Tecnaliak olatu-energiaren kostua %50 murrizteko europako proiektu batean parte hartzen dute

Bi erakundeak OPERA proiektu europearra abian jarriko duen nazioareteko patzuergoan parte hartzen dute, Tecnalia buru delarik.Itsas energia ikertzeko Bimep plataforman egingo dira probak, Energiaren Euskal Erakundearena, itsas kondizio errealetan, Oceantec-ek garatutako energia-sorgailu batekin.Itsasoko olatuek energia sortzeko aukera handia ematen dute, baina, horretarako, energia hori kostu lehiakorretan ustiatzeko aukera emango duen garapen teknologikoa behar da.8 milioi euro bideratuko dira datozen urteetan energia olatuen bidez nola sortu ikertzera

Lire +