Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

EJ-k 22,3 M€ko inbertsioak egingo ditu energia eraginkortasunean eta laguntzetan

EGLSren aurrekontua % 4,9 handitu da; Merkataritza eta Turismoko partidak igo dira gehien, ia % 50.Enpresentzako finantzaketa bizkortzeko funtsezko tresna modura indartu egingo da Finantzen Euskal Institutua, eta industria-politikarekin batera joango da; 89,2 milioi euroko zuzeneko aurrekontua du azken horrek.I+G+Bko gastuari eutsiko zaio (170,6 milioi euro); 2015eko ZTBPa eguneratzea ere aurreikusten du.

Gehiago irakurri →

Mundu osoko 15 herrialdetatik gorako 109 ikerlari bilduko dira bihar Gasteizen

CIC Energigunek antolatutako bilkurak mundu mailako 11 adituren parte hartze aktiboa eta 3 kontinenteko 17 unibertsitatetako ordezkarien presentzia izango duLitioa baino merkeagoa eta ugariagoa den materialez egindako baterien garapenari begira, garrantzi handi-handiko unean egingo da kongresua, jatorri ez berriztagarria duen elektrizitatea metatzeko konponbide errentagarriagoa ekar baitezake

Gehiago irakurri →

CIC energigunek 1,2 M€ lortu ditu Europako funtsetatik

Arabako Teknologia Parkean egoitza duen zentroak baterien bizitza erabilgarria luzatzeko material berriak ikertuko ditu, besteak beste. Horrekin batera, energia alorrean grafenoaren aplikazio berrien garapenean arituko da.Hil honetan abiaraziko diren I+G arloko proiektu horietan euskal enpresen parte hartzea ahalbidetu du, hala nola Iberdrola eta Gegasa.

Gehiago irakurri →

ESEen kongresuak sendotu du energia garapen iraunkorraren aldeko eredu hori

ESEk %20rainoko energia aurrezpena lortzen dute instalazioetanEnergiaren alorreko enpresei lan egiteko bide berria zabaltzen diete energia zerbitzu enpresek (ESE), instalazioen energia eraginkortasunaren hobekuntzaren inguruan merkatu potentzial bat garatzeko baitute, enplegua sortzeaz gain. Eusko Jaurlaritzak 100 instalazio garatuko ditu ESE kontratu bidez, 2020. urtera arte.

Gehiago irakurri →

ESEen Kongresuak hazteko ahalmen handia duen sektore hori sustatuko du

Urriaren 1 eta 2an izango da Euskalduna jauregianEnergia zerbitzu enpresek (ESE) energia-instalazioen inbertsioak bere gain hartzen dituzte eta merkatuko prezioa baino %20raino merkeagoa eskaintzen dute energia Adituen 24 txosten, 6 irakaspen txosten, 3 mahai inguru eta 10 esperientziaren azalpenei esker, teknologia eraginkorrenak, legezko aspektuak, merkatuen egoera eta ESE ereduaren finantzatzeko alternatibak aztertu eta jorratu ahal izango dira.Energia zerbitzu enpresaren bidezko kontratu eredua aplikagarria da sektore eta esparrua guztietan, hala nola berokuntza, klimatizazio, ACS, argiztapen, argiteria publiko eta abarretan. Euskadin zenbait esperientzia daude ospitaletan eta udalerrietan, ESE ereduaz baliatzen diren biomasa bidezko bero-sareen inguruan. Eusko Jaurlaritzak udal proiektu horiek sustatzen ditu, 2.000.000 euroko aurrekontua duen diru laguntza programa baten bitartez.

Gehiago irakurri →