Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Eusko Jaurlaritzak 22,1 milioi euro mobilizatuko ditu energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatzeko

Laguntzak kontsumo-sektore guztietara zuzenduta daude Merkatuan 190 milioi eurotik gorako inbertsioak eragingo dituzten 21.000 proiektu eta jardunetan baino gehiagotan lagunduko dute Guztira bederatzi izango dira eraginkortasun-maila handiko teknologietako eta instalazio berriztagarri txikietako proiektuak eta inbertsioak, udal-instalazioak hobetzeko eta Energia Zerbitzuetako Enpresak (EZE) kontratatzeko proiektuak eta etxetresna elektrikoen, leihoen, kondentsazio-galdaren eta instalazio elektrikoen Renove Planak garatzen lagunduko duten laguntza-programak.Proiektu eta instalazio horiek guztiek urteko 41.000 tep-eko energia-aurreztea ekarriko dute, hots, 30.000 etxebizitzak urte bakoitzeko egiten duten kontsumoaren energia baliokidea aurreztea ahalbidetuko dute.Industriako eta eraikinetako energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko programak eta energia berriztagarrien programak aurrekontu-zuzkidura nagusiak biltzen dituzte, 5,8M€-rekin eta 4,8M€-rekin, hurrenez hurren. 1.400 eraginkortasun-proiektutik gora egikaritzen lagunduko dute, eta baita 700 instalazio berriztagarri abiarazten lagundu ere.Administrazio Publikoetarako laguntza-linearen nobedade nagusietako bat Energia Zerbitzuetako Enpresen (EZE) bitartez jarduerak garatzera zuzenduta egongo da, eta horri esker, kontsumo-instalazioetan aurrezte esanguratsuak lortzea ahalbidetuko da.Renove Planen bitartez, bestalde, eraginkortasun-maila handiko etxe-ekipamendua erosten lagunduko da. Gutxi gorabehera 2.000 kondentsazio-galdara, 13.300 etxetresna elektriko, 12.000 leiho eta 450 instalazio elektriko ordeztuko dira.Garraio-sektoreak 2,75 milioi euro jasoko ditu ibilgailu elektrikoak eta erregai alternatiboak –bioerregaiak, petrolioaren gas likidotua, gas naturala eta abar– erabiltzen dituzten bestelako ibilgailuak erosteko.Laguntzek merkatua dinamizatzeko efektua izango dute, euskal merkatuan 190 milioi eurotan balioetsita dauden inbertsioak mobilizatuko dituzten teknologia eraginkorreko proiektuak eta instalazioak erosten eta egikaritzen lagunduko baitute 22,1 milioi euro horiek.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak itsas eolikoa lehenesten du Euskadiko enpresa teknologikoen garapen industriala sustatzeko

Bilbao Marine Energy Week Kongresuak itsas eolikoaren alorrean munduko enpresa nagusiak bildu ditu Euskadin eta bertako industriaren ahalmena nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak itsas eolikoaren garapena suspertu nahi du, munduko energia merkatuan lehiatzeko gai diren euskal enpresei perspektiba industrial onuragarriak ekarriko dizkion iturri berriztagarria den aldetik.Itsas eolikoak sinergiak eragiten ditu Euskadiko energia alorraren eta itsasontzigintzaren artean, Euskadin erabat garatuta duten industria alor bi horiek.Datorren hamarkadan energia iturri horren garapen osoa lortu ahal izateko, kostuen oztopoa gainditzea izango da gakoa.

Gehiago irakurri →