EuropeWave proiektua 2021etik 2026ra bitarte garatuko da
Olatuen energia garatzeko Europan orain arte egin den proiekturik garrantzitsuenetako bat da, eta aurrera egiteko gaitasuna frogatzen duten teknologien erosketa bultzatzea du xede, laborategiko entseguekin hasi eta itsasoko probetaraino.
Energiaren Euskal Erakundeak, Wave Energy Scotland-ek eta energia ozeanikoen europar elkarteak (Ocean Energy Europe-OEE) parte hartzen dute proiektuan.
22,7 M€ inbertituko dira guztira, Europako Batzordeak % 50 jarriz, eta Energiaren Euskal Erakundeak, berriz, 7,5M€, olatuen energia-kaptadoreen merkaturatu aurreko erosketa publikorako, eta gailu horiek EMECen (Eskozia) eta Biscay Marine Energy Platform BiMEPen (Euskadi) probatuko dira.