Évènements et Actualités

Actualités

Euskadiko lehenengo EKIOLAren lanak hasi dira Arabako Mendialdean

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak obren hasiera bisitatu dute, bai eta Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik ere Krean ingeniaritzako eta Ekiola kooperatibako ordezkariek eraikuntza prozesuaren xehetasunak eman dituzte Ekiola Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation funtsetatik bere Ekiola eraikitzeko Horri esker, etxebizitza bakoitzak 1.500 euro baino gutxiago inbertituko ditu, batez beste, kooperatibista bihurtzen bada bere energia berriztagarri eta 0 kilometrokoa sortzeko eta kontsumitzeko   Ekiola Mendialdeko energiaren prezioa 31,56 €/MWh-tan onetsi da  Hau da, urtean 918 euroko kostua duen kontsumotik abiatzen bagara, urtean 231,94 euro ordainduko genituzke

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek udal-eremutik klimaren eta energiaren trantsizioari aurre egiteko laguntza-programak aurkeztu dituzte Barakaldon

Erreminta-gidaren xehetasunak azaldu dizkiete Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko toki administrazioetako ingurumen arduradun eta teknikariei   Udalek eta mankomunitateek sail teknikoak indartu ahal izango dituzte Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin gauzatu den hitzarmenari esker  Bertaratuek bat egin dute berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainarekin

Lire +

EEEk 40. urteurrena ospatu du, energia berriztagarrien instalazioak bultzatzeko herritarren eta industriaren partaidetza etorkizuneko paradigmatzat hartuta

Energiaren euskal bulegoaren ibilbide historikoak egoera pribilegiatu batean jarri du Euskadi, energia-krisiari aurre egiteko orduan.   Funtsezko azpiegituren aldeko apustuak –teknologia berrien garapenaren eta energia-eredua deskarbonizatzeko berrikuntzaren emaitza– eragin du Euskadi efizienteago bihurtzea.  Urteurren-ekitaldia gaur eguerdian egin da Guggenheim museoan, eta herrialdeko erakundeetako eta enpresetako ordezkari gorenak elkartu dira bertan. 

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak-k eta IHOBE-k programa berri bat aurkeztu dute Aiaraldean eta Gorbeialdean, toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko helburuarekin

“Erreminta-gida” programaren barruan hainbat ekimen eta laguntza bildu dira udalerri eta eskualdeentzat, Euskadin klima-krisiari aurre egiteko eta energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuteko aukera izan dezaten.   Jardunaldiaren esparruan ekimen berri bat eman dute ezagutzera, eta horren bitartez toki-administrazioek teknikariak hautatu eta txertatzeko aukera izango dute, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioaren bitartez.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak eta IHOBEk klima eta energia helburuak lortzeko toki erakundeei laguntzeko programa berria aurkeztu dute Durangaldean eta Arratian

“Erreminta-Gida” programak klima-krisiari aurre egiteko eta Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuna emateko udalerriei eta eskualdeei zuzendutako ekimenak eta laguntzak biltzen ditu.    Jardunaldi honek ekimen berri baten berri emateko balio izan du, Lanbide eta Novia Salcedo Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez tokiko administrazioetan langile teknikoak hautatu eta sartzeko.   Ekitaldian, parte-hartzaileek bat egin dute berogailuetako tenperatura maximoa 19 °C-ra mugatuta energia aurrezteko kanpainarekin

Lire +

Azaroaren 8ra arte dago zabalik tokiko administrazioan klima-aldaketako eta energia-trantsizioko teknikariak kontratatzeko epea

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak prestakuntza-programa bat jarri dute abian klima-aldaketan eta energia-trantsizioan, bi helburu hauekin: gazteak gaitzea, eta EAEko udalerriei aukera ematea energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiteko, Lanbide – Novia Zerbitzua eta Fundazioak kudeatzen duten administrazio publikoetako lehen esperientziak programaren esparruan.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.