Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadi energia berriztagarrien Europako egoitza izango da WindEurope 2022 bilgunean

Apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte. “Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu. Energiaren Euskal Erakundeak Basque Wind TVren bidez emango du, eta Spri Taldeak “WindTalks for Innovation” gunea kudeatuko du.  Euskadik nazioarteko ordezkaritzak hartuko ditu, Norvegiako, Danimarkako, AEBetako eta Eskoziako energia-ministerioetako ordezkariek osatua, besteak beste. Sektorean puntakoak diren euskal enpresak, Iberdrola, Repsol eta Siemens Gamesa Renewable Energy, WindEurope 2022ko enbaxadore gisa arituko dira, espazio propioekin.

Gehiago irakurri →

Euskadiko energia-kontsumoa 2021ean suspertu zen, baina pandemia aurreko mailara iritsi gabe

Energiaren Euskal Erakundeak egindako Euskadiko energia-kontsumoaren behin-behineko datuen lehen analisien arabera, COVID-19aren ondoriozko osasun-larrialdiak energia-kontsumoen bilakaera markatzen jarraitu zuen 2021ean. Energia guztiek izan zituzten igoerak 2020aren aldean, baina 2019ko balioak berreskuratu gabe. Kontsumitutako elektrizitatea % 6,2 igo zen, gas naturala % 4,4 eta erregaiak % 4,5, 2020aren aldean.

Gehiago irakurri →

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu

Urteko Batzar Orokorra egin du gaur INDEUS ekimenak, iazko jarduna aztertu eta hurrengo helburuak zehazteko. Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk, hiru Foru Aldundiek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako ekimenean, 27 enpresa industrial, zentro teknologiko eta erakunde daude honezkero.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.