Évènements et Actualités

Actualités

EEE/EVEk kontsumo txikiko bonbillak banatu ditu energiaren aurrezpena sustatzeko

Etxebizitzetan kontsumitzen den energia elektriko osoaren %18 inguru argiztapenari dagokio. Bonbilla mota horiek 39 udalerritan banatu dira. Bonbillekin batera, etxean energia aurrezteko aholkuak dakartzan gidaliburua banatu da. Kontsumo txikiko bonbilla bakoitzak %80 gutxitzen du elektrizitate kontsumoa, bonbilla konbentzionalekin alderatuta, eta tona erdi CO2 aireratzea saihesten du. Kanpaina honek etxeetan energia kontsumoa murriztu beharraz herritarrak sentsibilizatzea du helburu, eta 2007. urtean jarraipena izango du.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak gidatze ekonomikoari buruzko doako ikastaroak antolatu ditu

Ikastaroak otsailean egingo dira EAEko hiru hiriburuetan Seguruago eta erregai kontsumo gutxiagorekin gidatu nahi duten pertsonentzako ikastaroak dira.· Egitura teoriko-praktikoa dute eta iraupena 4 ordukoa da. · Otsailaren 4, 5 eta 6an egingo dira, Bilbon; otsailaren 8, 9 eta 10ean Donostian eta 11,12 eta 13an Gasteizen. · Ikastaroetan ematen diren azalpenei edo teknikei esker, ibilbide bera egiteko, batez beste, %15 gutxitzen da erregaiaren kontsumoa. · Ikastaro hauek EEE/EVEk eta IDAEk sinatutako hitzarmenaren barruan aurreikusitako jardueretako bat da, errepideko garraioan erregaien kontsumoa gutxitzeari begira.

Lire +

Euskadin bioerregaien erabilera %11,9 izateko erronka bere gain hartu du EEE/EVEk

Biodieselari buruzko jardunaldia egin da Euskalduna jauregian.3E 2010 estrategian bioerregaien inguruan finkatutako helburuak betetzeko EEE/EVEk egindako lanak azaldu ditu Jose Ignacio Hormaechek.· Mintegian hamaika enpresak hartu dute parte, eta Repsol, Bionor, Acciona Biocombustibles, Esergui, Vía Operador Petrolífero eta B&T Energy elkarteetako zuzendaritzako kideek, besteak beste.· Jatorri fosila duen gasolioaren kontsumoa murrizteaz gain, petrolioarekiko energia-mendekotasuna ere gutxitzen du biodieselak· Egindako azterketek egiaztatu eta berretsi dute biodieselaren CO2-aren emisioen murrizketa eta ingurumenean eragin txikiagoa· Euskadin, dagoeneko 9 biodiesel zerbitzugune daude eta kopurua handituz doa

Lire +

EEE/EVEk eta Miranda Fundazioak eguzki-instalazio bikoitza egingo dute Barakaldoko nagusien egoitzan

Egoitzan kontsumitzen den energiaren parte handi bat eguzki-teknologia termiko eta fotovoltaikoaren erabileraren bidez bete edo aseko da. · Urtean 25.000 kWh ekoitziko dituzte eguzki-panel fotovoltaikoek, eta energia hori guztia sare elektriko orokorrari salduko zaio. · 210 m2-ko azalera duen eguzki-teknologia termikoak ahalbideratuko du ura berotzea eta hartara, egoitzak duen ur bero premien %50a era horretan aseko da. · Guztizko inbertsioa 250.000 eurokoa izango da. · Euskadin eguzki-instalazio kopuruak nabarmen egin du gora azken urteetan.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.