Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Mutrikuko olatuen energia plantak hamar urtez ekoizpen berriztagarria sortzen

Mutrikuko olatuen energia plantak hamar urte bete ditu etengabeko sorkuntzan. Haren motako merkataritza plantarik zaharrena da munduan eta funtzionamenduan ordu gehien emandakoa. Mutrikuko kaiko babes-dikean kokatutako 16 turbinak osatzen dute, olatuen mugimenduaz baliatuta energia elektrikoa sortzen dutena. Elektrizitate hori guztia banaketa sare orokorrera bideratzen da, geroago kontsumitzeko. Gaur egun, instalazio hori BiMEPena (Biscay Marine Energy Platform) da, Euskadiko itsas energiak probatzeko zentroa. Gainera, zentro horrek Armintzako itsaso zabalean beste instalazio batzuk kudeatzen ditu, sorkuntza elektriko flotagarriari lotutako gailuak ikertzeko.

Gehiago irakurri →

7.000 euroko dirulaguntza ibilgailu elektrikoak erosteko

MOVES III laguntza-programa berria Euskadin   Moves III programak 16,4 milioi euroko zuzkidura dauka hasiera batean, handi daitekeena, horietatik 9 milioi ibilgailu elektrikoetarako eta 7,4 kargatze-azpiegituretarako. Ibilgailu elektriko entxufagarriek eta erregai-pila bidezkoek jasoko dute laguntza, baita kargatze-puntuen ezarpenak ere. Beren ibilgailu zaharra txatar bihurtzen duten pertsonek eta kolektibo espezifikoetako kideek laguntza handiagoak jasoko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 28an irekiko da, www.eve.eus webgunean.

Gehiago irakurri →

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Debagoienan

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Debagoieneko alkateekin. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati izan dira Ekiola proiektuaren berri emateko batzarrean; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako.

Gehiago irakurri →

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Beterri-Buruntzan

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Beterri-Buruntzako alkateekin Ekiola proiektuaren berri emateko; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako

Gehiago irakurri →

Euskadi, olatu-energiaren nazioarteko saiakuntza-zentro

Finlandiako Wello enpresaren Penguin gailuak BiMEPen egingo ditu saiakuntzak bi urtez Gailu flotatzaile bat da, mota horretako bakarra, eta txikiagoak Europa iparraldeko uretan probatu dituzte. Euskadi itsas energia aprobetxatzeko teknologia-saiakuntzak egiteko erakargarritasun-poloa da.

Gehiago irakurri →

Aurrera doa BiMEP eremuan jarriko den energia eolikorako lehen plataforma flotatzailearen eraikuntza

Bilboko Portuan egiten ari diren obrak bisitatu ditu Industria sailburuordeak Hormigoizko plataforma aitzindaria da DemoSATH, SAITEC ingeniaritzak egina, eta goitik behera alda dezake itsas energia eolikoko sistema flotatzaileen aurrerapena. Aurreikuspenen arabera, obrak 2022ko udaberrira arte luzatuko dira, eta urte bereko udan jarriko da plataforma BiMEPen instalazioetan. Oso-osorik Euskadin garatutako teknologia da, eta sare elektrikora konektatutako energia eoliko flotatzailearen lehen esperientzia.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.