Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Urola Garaian

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Urola Garaiko alkateekin Ekiola proiektuaren berri emateko; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako

Gehiago irakurri →

Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

EEEren zuzendari nagusiak deskarbonizazioan funtsezkoa den elementu hori garatzeko helburuak aurkeztu dizkie talde parlamentarioei Produkzio berriztagarriak kontsumo-orduekin integrazio handia izan dezala ahalbidetzen du hidrogenoak, eta ekonomiaren sektore handiak deskarbonizatzea, hala nola garraioa, eta horrek bidea berdindu egiten du Negutegi Efektuko Gasen emisioetan urria den gizarte bat lortzeko. Beharrezkoak diren inbertsioak 910 eta 1.510 M€ bitarte izatea kalkulatzen da, eta 2030ean hidrogeno berdearen 100.000 tonako produkzioa ahalbidetuko luke horrek. Orokortutako nazioarteko hazkundea aurreikusten da hidrogeno-arloan datozen urteetan.

Gehiago irakurri →

Energia undimotrizeko sustatzaileei zuzendutako EuropeWave deialdia

Energiaren Euskal Erakundearen partaidetza duen partzuergoa dugu EuropeWave proiektua, eta deialdi berri bat zabaldu du olatuen energiaren sustatzaileek beren teknologian aurrera egiten jarrai dezaten. Proiektuak deialdia egiten die sustatzaileei EPA Erosketa Publiko Aurrekomertzialerako beren ekarpenak egin ditzaten, 2021eko ekainean zabalduko den lizitazio horri gagozkiola.

Gehiago irakurri →

Gipuzkoak eguzki-energia sortzeko herritarren kooperatibak bultzatuko ditu Ekiolaren bidez

Ingurumen Sailak hitzarmen bat sinatu du Ekiola Energia Sustapena sozietatearekin. Ekiola, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritzak sortu duten sozietatea da  “ekiolas” izeneko eguzki-parkeak instalatzeko.Ekimenarekin bat egin du Gipuzkoak eta herritar kooperatibak sortuko ditu lurraldean. Kooperatiben bitartez, herritarrek autokontsumorako izango den eguzki-energiaren sorkuntzan eta kudeaketan parte aktiboa hartuko dute, eguzki-parke txikien bitartez.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.