Repsol eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) % 50na partaide dituen IBIL sozietateak hidrogeno berriztagarriaren bidezko mugikortasunari helduko dio hemendik aurrera.
Bestetik, sozietate berri bat sortuko da, EVsare, IBILen filiala, mugikortasun elektrikoaren jardueraz arduratzeko, eta gero Repsolen jabetzakoa izango da % 100ean.
Enpresa berriak maiatzaren 31ean formalki eratu eta egoitza Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan izango du.