Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Energia Trantsizioa Europan: helburu komunak herrialde bakoitzean estrategia propioak ezarriz

Eztabaida irekia EEEk eta Orkestrak antolatutako jardunaldi batean  Norvegiako, Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko Energia Trantsizioko adituek beren energia-politiken alderdi nagusiak aurkeztu dituzte. Guztiek ere energia-sistemaren deskarbonizazioa dute helburu, baina herrialde bakoitzak bere estrategiak garatzen ditu helburu hori lortzeko, tokian tokiko egoerak desberdinak direlako. Euskadiko energia-trantsizioa energia-sistemaren pixkanakako aldaketan oinarritzen da, Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuen bitartez, hau da, berriztagarrien eta efizientziaren aldeko apustu handia eginez eta gas naturala laguntza-energia gisa erabiliz.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Europako energia-trantsizioaren alorreko eragile nagusiak bilduko dituzte

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia azaroaren 14an, Guggenheim Museoan Norvegiako, Erresuma Batuko, Frantziako eta Alemaniako adituek aurkeztuko dituzte herrialde horiek garatutako energia-politikak eta trantsiziorako estrategiak. Equinor enpresako aditu Eirik Waernes norvegiarraren kontura izango da ponentzia nagusia, eta herrialde horren kasu paradigmatikoa azalduko digu, gas natural eta petrolioaren ekoizle handia izateaz gain berriztagarrien kontsumitzaile handia ere badena. Euskadik berriztagarrien aldeko apustua sendotu du, 2030eko Energia Estrategian ezarritakoaz haratago. Bertaratzeko asmoa duten 300 erregistro daude, gutxi gorabehera, gaur egun Europan dauden errealitate energetikoak ezagutzeko interesaren adierazgarri.

Gehiago irakurri →

Biomasa da Euskadin gehien erabiltzen den energia-iturri berriztagarria, eta hazteko ahalmen handia du gainera

Energiaren Euskal Erakundeak eta Hazi Fundazioak antolaturik, gaur goizean prestakuntza-jardunaldi bat burutu da Gasteizen, gure basoetako zurari energia-erabilera areagotzeko helburuarekin. 2030erako Euskadiko Energia Estrategiak planteatzen du efizientzia sustatzea eta lehendik dauden baliabideak aprobetxatzea.Azken 40 urteetan, Euskadiko zurgaiak bikoiztu egin dira

Gehiago irakurri →

250 aditu baino gehiago bildu dira Bilbon, sare elektrikoen etorkizuna aztertzera

Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatu dituzte Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVI. Jardunaldiak, non aztertuko baitira sareen digitalizazioa, elektrizitatearen banaketako zerbitzu berriak eta kontsumitzaileen papera. Sare elektrikoak garatzea ezinbestekoa da energia berriztagarriak sustatzeko eta, energiaren eta elektrizitatearen kudeaketako paradigma berrian, trantsizio energetikoa efizientea izan dadin

Gehiago irakurri →

Orbisoko ureztatze-sistemak, eguzki-energiaren eraginez dabilenak, 30 hektarea lurretarako ura ponpatzea lortu du

Energiaren Euskal Erakundeak eta Arabako Foru Aldundiak goraipatu dute eguzki-energiaren bidezko ureztatze-sistemaren arrakasta.  Sistema hori abian jartzeak % 75ean murrizten ditu lurrak ureztatzeak dakartzan kostuak.  Lehen sektorearen jarduera bideraezina zen Arabako lurraldeko lur ureztaturik garestienean, eta, proiektuari esker, eremu ureztatu merkeenetako eta efizienteenetako bat da gaur egun.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.