Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

Euskadik energiaren sektorean ezagutza eta balio erantsia eskaini ditu Londresera eginiko merkataritza misioaren lehen jardunaldian Eusko Jaurlaritzak kate osoaren balioa azpimarratu du eta enpresa traktore eta hornitzaileekin batera agertu da Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia Euskal delegazioak bertatik bertara ezagutuko ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barneko trenbidezko trafikoaren gestio eta koordinazio esperientziak partekatuz

Gehiago irakurri →

Alemaniako Trantsizio Energetikoko Eredua aurkeztu da Euskadin

Alemaniako Merkataritza Ganberaren eta Alemaniaren Enbaxadaren lankidetzari esker lekualdatu da erakusketa, eta EHUko Bizkaia Aretoan bisitatu ahalko da martxoaren 5etik 15era bitarte. Trantsizio energetikoaren trakzio teknologiko eta industrialeko gaitasunari buruzko zabalkunde-jardunaldiak egingo dira Bilbon eta Donostian martxoaren 12an eta 13an, hurrenez hurren. Energia-efizientzia, berrikuntza teknologikoak eta energia berriztagarrien hedapena dira Energiewende deitutakoaren ardatz nagusia. Euskadik bere Energia Estrategian finkatu du trantsizio horretan aurrera egitea efizienteagoa eta petrolioarekiko mendakotasun gutxiago duen energia-sistema batera iristeko, petrolioaren ordez iturri garbiagoak erabilita, hala nola gas naturala eta, batez ere, energia berriztagarriak.

Gehiago irakurri →

BiMEP eta TECNALIA erakundeek beren aliantza indartu dute

Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute offshore teknologia berriztagarriak ziurtatzeko lanetan Azken helburua da itsas energia berriztagarrien zabalkundea azkartuko duten soluzio aurreratuak ematea Beste urrats bat Euskadi teknologia horien garapen-polo gisa kokatzeko bidean Uhinen energia-kaptadore, aerosorgailu flotatzaile eta itsas energiekin lotutako beste teknologia batzuei buruzko entseguak estandarizatu eta ziurtatzeko lanetan jardungo dute, elkarlanean

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak, Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostu dute sare elektrikoaren digitalizazioaren alde egiten jarraitzea, Bidelek 4.0 proiektuaren bitartez

Proiektuak 30 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko du datozen hiru urteetan • Bidelek 4.0 Euskadin garatuko da, eta gizartea deskarbonizatzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko du, gizartearen palanka nagusia ekonomiaren elektrifikazioa dela aintzat hartuta • 25 enpresak baino gehiagok parte hartuko dute proiektu berritzaile horretan, teknologiaren erreferentzia izango da mundu osoan, eta Euskadiko ekipo-ondasunen eta energia-azpiegituren industria sustatuko du • Kontagailu adimendunen eta sare automatizatuen balioa erakutsi zuen Bidelek Sareak proiektuaren arrakasta ikusirik, Bidelek 4.0 proiektuak onura gehiago ekarriko ditu sare elektrikoaren kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat

Gehiago irakurri →

Bilboko portuan Oizmendi ontziak GNL kargatzeko proba pilotua egin du, ontzi batetik bestera lehena Ardatz Atlantiko eta Mediterraneo osoan

ITSAS GASek bultzatu du Oizmendi ontziaren (lehen, Monte Arucas) egokitzapena, beste ontzi batzuk gas natural likidotuz (GNL) hornitzeko. Energiaren Euskal Erakundeak (% 49), Naviera Murueta enpresak (% 25,5) eta Ibaizabal Finantza Taldeak (% 25,5) partaidetza dute ITSAS GASen.Europako Batzordearen Core LNGas Hive europar proiektuaren esparruan kokatu behar da ekimena, Bilboko Portu Agintaritzaren parte hartzearekin batera. Proiektu horrek ontzi-sektorean gas naturala bultzatu nahi du, eta 4,5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadin GNL ezartzeko proiektuetarako. Gas naturala erregai garbiagoa da itsas garraioarentzat, gaur egun motorretan erruz erabiltzen diren fuel-olioa eta gasolioa baino. GNLak bultzatutako flota % 20 hazten ari da urtean, gutxi gorabehera, eta hori aukera bikaina da Euskadin teknologia propioa garatzen ari diren ontziolentzat, baita euskal itsas bidea ontzi eraginkorrago horiek hornitzeko gai den gune gisa indartzeko ere.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.