Évènements et Actualités

Actualités

120 milioi euro bideratuko dira energiaren aurrezpen eta eraginkortasunari lotutako egitasmo estrategikoak sustatzeko

EEEk eta IDAEk, elkar hartuta, 2010eko IDAEren laguntza-lerro berriak aurkeztuko dituzte BECen   Ekainaren 14a arte diru-laguntzez baliatzeko aukera dute zenbait alorretako enpresetako egitasmoek, hirugarren sektorekoek eta energia zerbitzuak ematen dituzten proiektuek; baita ekipo ondasun eta ibilgailuen finantzaketa lortzeko erraztasunak ematen dituzten enpresek ere. Diruz laguntzen den inbertsioaren mugak 0,3 eta 40 milioi euro artean daude. Diruz lagunduko diren jarduera eta ekintza nagusien artean, nabarmenak hauexek dira: energia kontsumitzen duten ekipoen ordezkatzea, eta horien ordez eskuragarri dagoen teknologia onena darabiltenak erabiltzea; garraio-flotak berritzea; erregai alternatiboak sustatzea; eraikinetako ekipo termikoen eta inguratzailea hobetzea eta industrian zein merkataritzan hotz ekipo eraginkorrak bultzatzea. Diruz lagunduko diren proiektuak proiektu estrategikoak, egitasmo berezi berritzaileak eta alorreko proiektu bateratuak izan daitezke.

Lire +

Donostia: Energiaren aurrezpena, energia berriztagarrien erabilera eta automobil elektrikoaren inguruko gaiei lotutako elementuak erakutsiko dira Donostian, Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatzeko

Martxoaren 22tik 26ra zabalik egongo erakusketa, Cristina Enean Europako 260 hirik egingo dituzte jarduerak Energia Iraunkorraren Europako Astearen harira. Donostiako Cristina Enean izango den erakusketaren ordutegia hauxe da: 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako erakusketa dibulgatibo bana izango da Euskadiko hiru hiriburuetan aldi berean. Erakusketa guztietan automobil elektriko berritzaile eta berau birkargatzeko sistema bana erakutsiko da.

Lire +

Bilbo: Energiaren aurrezpena, energia berriztagarrien erabilera eta automobil elektrikoaren inguruko gaiei lotutako elementuak erakutsiko dira Bilbon, Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatzeko

Martxoaren 22tik 26ra zabalik egongo erakusketa, Zabalgune eraikinean    • Europako 260 hirik egingo dituzte jarduerak Energia Iraunkorraren Europako Astearen harira.   • Bilboko Zabalgune eraikinean izango den erakusketaren ordutegia hauxe da: 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era.   • Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako erakusketa dibulgatibo bana izango da Euskadiko hiru hiriburuetan aldi berean.   • Erakusketa guztietan automobil elektriko berritzaile eta berau birkargatzeko sistema bana erakutsiko da.

Lire +

Energia aurreztea helburu duten Eusko Jaurlaritzaren 5 renove planetan 11,7 milioi euro emango dira

Diru-laguntzak 2009ko abenduaren 31 arte eska daitezke • Leihoen Renove Planak 6 milioi euroko aurrekontua du; Etxetresna Elektrikoarenak 4 milioi eta Argiteria Publikoarenak milioi bat. • Aurreikuspenen arabera, 46.500 etxetresna elektriko eta 30.000 leiho ordezkatuko dira. • Argiteria Publiko Instalazioak Berritzeko programei zuzendutako milioi bat eurori esker, 40 udal ingururen jarduerak finantzatuko dira. • Galdaren eta Automobilen Renove planek 500.000 eta 250.000 euroko aurrekontua dute, hurrenez hurren. • Planetan aurreikusten diren neurri guztiei esker, urtean erregaien 1.475 tep eta energia elektrikoaren 16.600.000 kWh aurreztuko dira, 19.400 pertsonaren urteko energia-kontsumoaren baliokidea dena. • Leihoen Renoveri lotutako tramiteak bideratzeko bulego berria zabaldu da jendearentzat Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean, 71

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.