Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Biomasa da Euskadin gehien erabiltzen den energia-iturri berriztagarria, eta hazteko ahalmen handia du gainera

Energiaren Euskal Erakundeak eta Hazi Fundazioak antolaturik, gaur goizean prestakuntza-jardunaldi bat burutu da Gasteizen, gure basoetako zurari energia-erabilera areagotzeko helburuarekin. 2030erako Euskadiko Energia Estrategiak planteatzen du efizientzia sustatzea eta lehendik dauden baliabideak aprobetxatzea.Azken 40 urteetan, Euskadiko zurgaiak bikoiztu egin dira

Gehiago irakurri →

250 aditu baino gehiago bildu dira Bilbon, sare elektrikoen etorkizuna aztertzera

Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatu dituzte Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVI. Jardunaldiak, non aztertuko baitira sareen digitalizazioa, elektrizitatearen banaketako zerbitzu berriak eta kontsumitzaileen papera. Sare elektrikoak garatzea ezinbestekoa da energia berriztagarriak sustatzeko eta, energiaren eta elektrizitatearen kudeaketako paradigma berrian, trantsizio energetikoa efizientea izan dadin

Gehiago irakurri →

Orbisoko ureztatze-sistemak, eguzki-energiaren eraginez dabilenak, 30 hektarea lurretarako ura ponpatzea lortu du

Energiaren Euskal Erakundeak eta Arabako Foru Aldundiak goraipatu dute eguzki-energiaren bidezko ureztatze-sistemaren arrakasta.  Sistema hori abian jartzeak % 75ean murrizten ditu lurrak ureztatzeak dakartzan kostuak.  Lehen sektorearen jarduera bideraezina zen Arabako lurraldeko lur ureztaturik garestienean, eta, proiektuari esker, eremu ureztatu merkeenetako eta efizienteenetako bat da gaur egun.

Gehiago irakurri →

Euskadiko eguzki-parke handiena izango den EKIANen eguzki-plakak instalatu dira eta funtzionamenduan jarriko dira urtearen amaieran

Iñigo Urkullu lehendakariak, plakak jartzearen lekuko, nabarmendu du Euskadin energia berriztagarrien sorkuntzari emango zaion bultzada Lurralde Plan Sektorial berria martxan jartzeari esker.    Ekian ekimen publiko-pribatua da, EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek sustatua, 22 enpresa inbertitzailerekin batera.   Eguzki-parkean inbertsioa 24 M€-koa da eta ekoitziko duen energia elektrikoa urtean 15.000 etxebizitzaren kontsumoaren baliokidea da.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.