2008ko EEE/EVE-IDAE hitzarmenak aurreikusitako jardueren barruan Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 3,2 milioi euroko aurrekontua du eta Leihoenak 876.000 eurokoa · Diru-laguntzak 85 eta 105 euro artekoak dira, ordezkatutako tresnaren arabera.
· 32.000 etxetresna elektriko ordezkatuko dira guztira, eta horien ordez A energia-kalifikazioa edo goragoa dutenak erabiliko dira.
· Ordezkatutako tresna jasotzeko agiria eskatuko da, behar bezala birziklatzeko.
· 2 urtean, Renove Planari esker, 118.000 etxetresna elektriko baino gehiago ordezkatu dira. Era horretan, urtean 32 milioi kWh aurreztu ziren eta 12.000 tona CO2 aireratzea saihestu zen.
· Leihoak aldatzeak 200 euroraino aurreztea ekar dezake urtean, berokuntzan.