Évènements et Actualités

Actualités

Euskadin bioerregaien erabilera %11,9 izateko erronka bere gain hartu du EEE/EVEk

Biodieselari buruzko jardunaldia egin da Euskalduna jauregian.3E 2010 estrategian bioerregaien inguruan finkatutako helburuak betetzeko EEE/EVEk egindako lanak azaldu ditu Jose Ignacio Hormaechek.· Mintegian hamaika enpresak hartu dute parte, eta Repsol, Bionor, Acciona Biocombustibles, Esergui, Vía Operador Petrolífero eta B&T Energy elkarteetako zuzendaritzako kideek, besteak beste.· Jatorri fosila duen gasolioaren kontsumoa murrizteaz gain, petrolioarekiko energia-mendekotasuna ere gutxitzen du biodieselak· Egindako azterketek egiaztatu eta berretsi dute biodieselaren CO2-aren emisioen murrizketa eta ingurumenean eragin txikiagoa· Euskadin, dagoeneko 9 biodiesel zerbitzugune daude eta kopurua handituz doa

Lire +

EEE/EVEk eta Miranda Fundazioak eguzki-instalazio bikoitza egingo dute Barakaldoko nagusien egoitzan

Egoitzan kontsumitzen den energiaren parte handi bat eguzki-teknologia termiko eta fotovoltaikoaren erabileraren bidez bete edo aseko da. · Urtean 25.000 kWh ekoitziko dituzte eguzki-panel fotovoltaikoek, eta energia hori guztia sare elektriko orokorrari salduko zaio. · 210 m2-ko azalera duen eguzki-teknologia termikoak ahalbideratuko du ura berotzea eta hartara, egoitzak duen ur bero premien %50a era horretan aseko da. · Guztizko inbertsioa 250.000 eurokoa izango da. · Euskadin eguzki-instalazio kopuruak nabarmen egin du gora azken urteetan.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.