6,2 milioi bere deialdiari dagozkio eta 2,1 milioi Ministerioak egindako eskariari, bere laguntzen Dekretuaren ondoriozko tramitazioaz EEE arduratu dadin
Laguntza eskaerak esteka honetan: ESKAERAK
Martxoaren 27an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzen lehenengo sortak, ibilgailuen Renove eta garraio eraginkorrekoak, eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean, martxoaren 28an.
EEEren ibilgailu eraginkorren Renoveri esker, autoak eta furgonetak ordezkatu eta eraginkortasun handikoak erosi ahal izango dira: elektrikoak, gas naturalarekin eta GLPrekin ibiltzen direnak, baita A sailkapen energetikoa duten gasolina eta gasolio motorizazioak ere, eta kontuan izango dira 2019ko martxoaren 1etik aurrera egindako eragiketa guztiak.
Euskadi izango da Ministerioko funtsen garraiorako laguntzak jasoko dituen lehenengo erkidegoa, bai eta herritarren esku jarriko dituena ere, apirilaren lehenan irekitzea aurreikusten baita. Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzako programekin bateraezinak dira.
Euskal energia agentziaren historian garraiorako kudeatu den zenbatekorik handiena da.