Duela 30 urte hasitako ikatzaren ordezkapen prozesuari amaiera eman dio Pasaiako zentral termikoaren itxierak 2013. urtean, energia-kontsumoak %1,6 egin zuen behera sektore guztietan, garraioan izan ezik, goranzko joerari eutsi baitzion. Energia premia guztien %7,2 berriztagarrien bidez asetzen da, eta haien kontsumoaren %50 Bizkaian egiten da, papergintzan erabiltzen den biomasa gehienbat. Energia-intentsitatearen adierazlea (kontsumitutako energia BPGko puntu bakoitzeko neurtzen duena) hobetu egin da, eta 2005ean zegoenarekin konparatuta, %12 txikiagoa da. Urteko energia-faktura 6.093 milioi eurokoa da, eta euskal herritar bakoitzak 412 euro gastatzen ditu energian, 2012an baino %4,9 gutxiago.