Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Alegazioak aurkeztu ditu industria eta enpleguan eragina gutxitzeko

• Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak, Javier Zarraonandiak uste du erreforma honen atzean “ez dago industria politika bat, epe laburreko ikuspegia baizik”, industriaren etorkizunean eragin handia izango duena. • Baterako sorkuntzen itxierak murriztu egingo du euskal enpresen ahalmen lehiakorra Europako lehiakide zuzenen aurrean, energia kostu txikiagoak baitituzte azken hauek. • Gas merkatuan ere eragina izango du.

Gehiago irakurri →

EJ-k 22,3 M€ko inbertsioak egingo ditu energia eraginkortasunean eta laguntzetan

EGLSren aurrekontua % 4,9 handitu da; Merkataritza eta Turismoko partidak igo dira gehien, ia % 50.Enpresentzako finantzaketa bizkortzeko funtsezko tresna modura indartu egingo da Finantzen Euskal Institutua, eta industria-politikarekin batera joango da; 89,2 milioi euroko zuzeneko aurrekontua du azken horrek.I+G+Bko gastuari eutsiko zaio (170,6 milioi euro); 2015eko ZTBPa eguneratzea ere aurreikusten du.

Gehiago irakurri →

Mundu osoko 15 herrialdetatik gorako 109 ikerlari bilduko dira bihar Gasteizen

CIC Energigunek antolatutako bilkurak mundu mailako 11 adituren parte hartze aktiboa eta 3 kontinenteko 17 unibertsitatetako ordezkarien presentzia izango duLitioa baino merkeagoa eta ugariagoa den materialez egindako baterien garapenari begira, garrantzi handi-handiko unean egingo da kongresua, jatorri ez berriztagarria duen elektrizitatea metatzeko konponbide errentagarriagoa ekar baitezake

Gehiago irakurri →

CIC energigunek 1,2 M€ lortu ditu Europako funtsetatik

Arabako Teknologia Parkean egoitza duen zentroak baterien bizitza erabilgarria luzatzeko material berriak ikertuko ditu, besteak beste. Horrekin batera, energia alorrean grafenoaren aplikazio berrien garapenean arituko da.Hil honetan abiaraziko diren I+G arloko proiektu horietan euskal enpresen parte hartzea ahalbidetu du, hala nola Iberdrola eta Gegasa.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.