Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

EEE/EVEk areagotu egin du udalei ematen dien laguntza, energia aurrezteko neurriak har ditzaten

Eraikin publikoetan energia-kontsumoaren %20 gutxitzea ekar dezakeen egitasmo berritzailea arrakastaz osatu eta burutu da· Agurain, Bakio, Bergara eta Derio aitzindariak izan dira energia-monitorizazio sistemak jartzen.· Energia aurrezteko hartu diren neurriek inbertsio-kostu txikia eta erabiltzaileak kontzientziatzea eskatzen dituzte.· Udalekin sinatutako hitzarmenei esker, EAEko 132 udalerritan ari da lanean EEE/EVE.

Gehiago irakurri →

800.000 euroko aurrekontua duten europar batasunaren bost egitasmo zuzentzen ditu EEE/EVEk

Egitasmoak finantzatzea xedea duen Europarentzako Energia Adimenduna programak 45 milioi euroko aurrekontua du· Enpresek ekainaren 26a arte aurkeztu ahal izan dituzte egitasmoak finantzatzeko, Europar Batzordean.· EEE/EVEk gidatzen dituen egitasmoek kostu aukeragarriaren %50 inguruko diru-laguntzak jaso dituzte.· EBk 64 milioi euro eman zituen 2007an proiektuak finantzatzeko.

Gehiago irakurri →

EEE/EVEk, Energiaren Klusterrak eta Labein-Tecnaliak lankidetza sareetan eta energiaren alorreko egitasmo berritzaileen finantzaketan adituak bildu dituzte

Egitasmoen finantzaketa da oztopo nagusia energia-berrikuntzarako · Berrikuntzan diharduten eragile garrantzitsuenak izan dira Euskalduna jauregian · Europar Batzordeak berrikuntza sustatzen du, EUROPA INNOVA programaren bidez · Eragile askoren partaidetza nabarmenarekin ari da ospatzen Euskadin berrikuntzaren urtea

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Udalak jadanik 325.000 € inbertitu dituzte eguzki energian

2004. urteaz geroztik, 5 kW-eko 5 planta fotovoltaiko jarri dira, eta 20 kW-eko beste bat instalatzeko asmoa dute· Instalazio guztiak Bilboko Udalaren jabetzako zentroetan jarri dira.· Eguzki-energia bidezko elektrizitatearen ekoizpena 50.000 kWh baino gehiago izango da, 75 pertsonaren etxeko kontsumoaren baliokidea dena.· Instalazio horiek guztiek 47.000 kg CO2 ez aireratzea dakarte.· Maiatzean Bilboko Udalaren eguzki-planta handiena jarriko da martxan, Lan Ekintzaren Montaño Zentroan.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak energia-azterketak egingo ditu Bilboko kiroldegietan

Azterketak EEE/EVEk eta Bilboko Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren ondorio dira· San Ignazio, Errekalde, Zorrotza, Artxanda, Txurdinaga, La Peña eta Deustuko kiroldegietako instalazioak aztertuko dira.· Baterako sorkuntza eta eguzki-instalazio termiko bana jartzeko bideragarritasun azterlana egingo da.· Euskadi osoan 120 udalek baino gehiagok sinatu dute lankidetza-hitzarmena EEE/EVErekin, eta 20 kiroldegitan baino gehiagotan egin dira energia-azterketak.

Gehiago irakurri →

Celebración del 25 aniversario del Ente Vasco de la Energía

El EVE celebra su vigesimo quinto aniversario con un evento multitudinario en el Palacio Euskalduna de Bilbao. Se celebrará el próximo día 6 de noviembre y es el colofón de todo un año de celebraciones, entre las que destacan el ciclo de conferencias que ha reunido a destacadas personalidades del mundo energético.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.