Zuzeneko laguntzak - Gas-industria intentsiboari laguntzeko neurriak. 2022ko apirilaren 30ean amaituko da formularioa aurkezteko epea. Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan presako neurriak hartzeari buruzko martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluan, gas-kontsumoari lotutako industria intentsiboari laguntzeko zuzeneko laguntza-ildo bat onartu zen, 2022. urteari loturik, Ukrainako inbasioaren eta Errusiari arrazoi horrengatik ezarritako zigorren ondorioz gasaren kostuak izandako igoeraren efektu kaltegarria arintzeko Enpresak izango dira laguntza horien onuradunak, haien forma juridikoa edozein izanik ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak edo autonomoak barne, baldin eta, helbide fiskala EAEn izanik, 2021ean, EJSN Kode hauetan aurreikusitako jardueretatik gutxienez bat gauzatu badute eta eskaera egiteko unean horretan jarraitzen badute: Kod. EJSN2009 Izena EJSN2009 171 Paper-orearen, paperaren eta kartoiaren fabrikazioa. 206 Zuntz artifizial eta sintetikoen fabrikazioa. 231 Beiraren eta beirazko produktuen fabrikazioa. 232 Beste produktu zeramiko erregogor batzuen fabrikazioa. 233 Eraikuntzarako produktu zeramikoen fabrikazioa. Onuradun bakoitzari zenbateko bat emango zaio laguntza gisa, bere EJSN kodearen eta langile kopuruaren arabera, gehieneko kopurua 400.000 euro izanik. EJSN bakoitzean, honako hau izango da langile bakoitzeko diru-kopurua: Kod. EJSN2009 Zenbatekoa langile bakoitzeko 171, 206, 231 2600 232, 233 5000 Onuradunak langile bakar bat ere ez badu, langile bati dagokion diru-kopuruarekin lagunduko zaio. 2022ko apirilaren 30ean amaituko da formularioa aurkezteko epea. Eskaeren tramitazioa Adostutako laguntza banku-transferentzia bidez ordainduko da, eta transferentzia jasotzean ulertuko da laguntza emateko erabakia jakinarazi dela. Formularioa aurkezteko epearen amaieratik hilabete bat igarota ordainketarik egin ez bada, eskaera atzera bota dela ulertu ahalko da. Ustezko atzera botatze horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa egiteko aukera izango da, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraikiz. Laguntza hauek ez dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren mendean egongo. Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/web01-sedeform/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1215701&tipoPresentacion=1&language=eu