Eusko Jaurlaritzaren
Energia Agentzia

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2020

2020. urterako diru laguntza deialdia: 2020ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan:

  • Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.
  • Goraxeago aipatutako jardueren baten edo batzuen inguruko proiektuen koordinazioa.

Eskaeren tramitazioa

Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua
48011 Bilbo

Erref.: Garapen bideko itsas energiak - 2020. urtea-.

Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.

EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:

- Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
- Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
- Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Dokumentazioa