Hirugarren sektorea 2020. Energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza. 2020. urterako diru laguntza deialdia: 2021ko ekainaren 30a arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean: Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE). Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea. Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da. Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da. Baterako sorkuntza instalazio berriak. Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.. Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz, Hirugarren Sektoreko eraikinetan; hala ere, Laguntza programa honen diru laguntzez baliatzeko, urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen da muga gisa. Auditoria garatzeko jarraitu beharreko metodologia UNE-EN 16247 arauaren arabera egingo da, edo geroago arauaren inguruan egindako egokitzapenen edo hobekuntzen arabera. Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, energia kudeatzeko sistemak ezartzea helburu dutenak; laguntzen programa honen diru laguntzez baliatzeko, muga gisa urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen bada ere, ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko kostuak ere diruz lagunduko dira, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez eginez gero, baita SGEn inplementatzeko behar diren ekipamenduak ere. ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez egin beharko da. Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean: Eguzki-instalazio termikoak. Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 944.035.600 telefonoan. OHAR GARRANTZITSUA. DATA ALDAKETA COVID-19aren pandemiaren ondoriozko alarma-egoera dela eta, laguntza-programa honek aldatu egin ditu diru-laguntza jasotzeko data garrantzitsu batzuk. Hauek dira indarrean dauden data berriak: Eskaerak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/06/30 Inbertsien amaiera data BERRIA: 2021/10/31 Justifikazioak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/11/15 Eskaeren tramitazioa Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud. Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak? - Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke. - Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko. - Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago. Zer behar da izapide telematikoa egiteko? Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik: - Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…). - Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere. - Ez delako behar txartel-irakurgailurik. - Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako. - Legezkoa delako eta guztiz segurua delako. - Doakoa delako. Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria? - KZgunea sareko egoitzetan. - Zuzenean-en bulegoetan. ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA Eskaeren tramitazioa: Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: 1. Hasiera 2020ko urtarrilaren 30ean. 2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez: 1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez: Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE) Klimatizazioa Barneko argi-instalazioen berritzea Kanpoko argi-instalazioen berritzea Baterako sorkuntza Energia auditoria integralak eta ISO 50001 ezartzea Eguzki termikoa 2. URRATSA – Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe. 3. URRATSA – Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz. 4. URRATSA – Sinatu eta bidali ezazu eskaera. a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. 2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera iinprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua 48011 Bilbo Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero, jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero. 5. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas. Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: - Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea. - Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea. - Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea. Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut? Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean. Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu. Dokumentazioa Bases_Terciario_2020_Eus_BOPV.pdf Ordezkaritzaren_xedapena_2020_EVE.pdf