Ibilgailuen Renove Plana 2021 (PAVEA) 2021. urterako diru laguntza deialdia: 2021eko urriaren 31era arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Diruz lagunduko diren jarduerak: Ibilgailu arin elektriko puruak. Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak. Gas naturala darabilten ibilgailu arinak. Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak. Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak. M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak (*). N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena (*). N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena (*). (*) Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu hibrido arinak arne. Ibilgailuen energia sailkapenari buruzko informazioa: http://coches.idae.es/base-datos/marca-y-modelo Informazio gehiago lortzeko, atal honen amaieran eskura daitekeen Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.600 telefonoan. Laguntzen programaren oinarri arautzaileak Eskaeren tramitazioa Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud. Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak? - Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke. - Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko. - Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago. Zer behar da izapide telematikoa egiteko? Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik: - Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…). - Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere. - Ez delako behar txartel-irakurgailurik. - Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako. - Legezkoa delako eta guztiz segurua delako. - Doakoa delako. Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria? - KZgunea sareko egoitzetan. - Zuzenean-en bulegoetan. - B@kQ ziurtagiriari buruzko informazioa. ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA Eskaeren tramitazioa: Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: 1. Hasiera 2021ko ekainaren 15ean. 2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez: 1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez: Ibilgailu efizienteetan eta alternatiboetan inbertsioak. 2. URRATSA – Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe. 3. URRATSA – Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz. 4. URRATSA – Sinatu eta bidali ezazu eskaera. a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. 2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua 48011 Bilbo Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero, jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero. 5. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas. Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: - Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea. - Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea. - Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea. Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut? Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean. Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu. Dokumentazioa 0-KM-Erantzukizunpeko-Deklarazioa.pdf Ordezkaritzaren-xedapena.pdf