Évènements et Actualités

Laguntza Programak

Leihoen Renove Plana

2020. urterako diru laguntza deialdia: 2020ko azaroaren 30ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunean:

Leihoak, edo kanporako ate-leihoak eta energia eraginkortasun handikoak.

Ezaugarri teknikoak eta bete beharreko baldintzak hauexek dira:
  • CE markaketa edukitzea.
  • 3 klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna.
  • Metal-arotzerietan ezaugarri termikoak:
  1. Marko metalikoa, >= 16 mm-ko zubi termikoaren hausturarekin (ZTH).
  2. 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,0 W/m2K izanik.
  • PVCzko, egurrezko edo bestelako materialezko arotzerietan ezaugarri termikoak:
  1. 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza aire-ganberarekin eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,4 W/m2K izanik.

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak dokumentuan, orrialde honen amaieran ageri dena, edo email gestionayudas@eve.eus eta 946 620 302 telefonoan.

Leiho edo/eta ate-leiho berriak instalatu ondoren aurkeztu behar dira dirulaguntza eskaerak, eta beste dokumentu batzuen artean, ordezkapenaren aurreko eta ondorengo argazkiak eta horien ordainketa egin dela justifikatzeko fakturak eta agiriak aurkeztu beharra dago.
Obra gauzatu gabe aurkezten diren eskaerak ez dira kontuan hartuko (*)

(*)Dagokion epe administratiboa igaro ondoren, aldez aurretik zuzentzeko eskakizuna egiten bada.

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Eskaeren tramitazioa:
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud
 
Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?

- Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
- Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
- Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.

Zer behar da izapide telematikoa egiteko?

Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena  B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:

- Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…).
- Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
- Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
- Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.
- Legezkoa delako eta guztiz segurua delak.
- Doakoa delako.

Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?

- KZgunea sareko egoitzetan.
- Zuzenean-en bulegoetan.

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaren tramitazioa:

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da::

1. Hasiera 2020ko uztailaren 1ean.

2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez:

1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:

1. Leihoen renovea.

2. URRATSA Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe.

3. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz..

4. URRATSA - Sinatu eta bidali ezazu eskaera.

Si la identificación indicada en el paso 2 no se ha hecho con una B@kQ o certificado electrónico, recibirá una notificación certificada (vía email o sms) con las credenciales necesarias para poder acceder a https://gestionayudas.eve.eus/ayudas y continuar con la tramitación de su solicitud.

  • a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu  (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. 2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.
     
  • b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara:
Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero,  jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu  (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

5. URRATSA - skaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas

Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu  Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu:

  • Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea.
  • Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea.
  • Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea.
Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut?

Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean.
Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu.

EVE.Documentacion

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.