Évènements et Actualités

Laguntza Programak

MOVES II 2020 Programa

Laguntza honetarako eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 20an hasi eta 2021/09/16ra arte izango da.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

1. jarduera    Energia alterantiboen bidezko ibilgailuen erosketa.
    - Petroliotik likidotutako gasa.
    - Gas naturala.
    - Hidrogenoa.
    - Ibilgailu elektriko entsufagarriak (hibrido entsufagarriak, autonomia hedatukoak eta elektriko hutsak).
2. jarduera.    Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena.
3. jarduera.    Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena.
4. jarduera.    Lanerako mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea.

Informazio gehiago lortzeko ikus oinarrien dokumentua eta 944.035.600 telefonoan.

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

Energiaren Euskal Erakundearen webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?

  • Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
  • Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
  • Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.

Zer behar da izapide telematikoa egiteko?

Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena  B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:

  • Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…).
  • Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
  • Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
  • Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.  
  • Legezkoa delako eta guztiz segurua delako. 
  • Doakoa delako. 

Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?

  • Osakidetzaren osasun-etxeetan.
  • KZgunea sareko egoitzetan.
  • Zuzenean-en bulegoetan.

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

1.    Hasiera 2020ko urriaren 20an.

2.    ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez:

1. URRATSA -     Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:

  1. Energia alternatiboen bidezko ibilgailuen erosketa.
  2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena.
  3. Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena.
  4. Lanerako mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea

2. URRATSA     Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe.

3. URRATSA     Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz.

4. URRATSA –    Sinatu eta bidali ezazu eskaera.

a)    Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu  (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

    2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

b)    Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea EEEren bulegoetara:

    
Energiaren Euskal Erakundea

    5020 Posta kutxa

    Bizkaia plaza Eraikina

    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua

    48011 Bilbo

Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero,  jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu  (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

5. URRATSA –    Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.

Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu  Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: 

  • Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea.
  • Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea.
  • Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea.

Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut?

Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean.

Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu.

EVE.Documentacion

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.