Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

MOVES III Programa 2021-2023 Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Programa honen laguntzak jasotzeko dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da, 2024/12/31ra arte.

MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:

MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat

MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat

Programaren hasierako aurrekontua 32.936.273,98 eurokoa da, era honetan banatuta:

  • 1.Pizgarri-programa - Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 18.114.950,69€
  • 2.Pizgarri-programa - Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 14.821.323,29€

Pizgarri-programa bakoitzean diruz lagunduko diren jarduerak hauexek dira:

  • 1. Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea. Ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta M1, N1, L3e, L4e, L5e, L6e eta L7e kategoriako erregai-pilakoak diruz lagunduko dira..
  • 2. Pizgarri-programa. Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. Ibilgailu elektrikoen kargatze-azpiegituren ezarpena diruz lagunduko da.

2024/01/01etik aurrera:
 
  Laguntza (kostu subentzionagarriaren %)
Kokaleku orokorra Udalerriak <5.000 biztanle
Autonomoak, partikularrak, jabe-erkidegoak eta jarduera ekonomikorik gabeko administrazioa %70 %80
Jarduera ekonomikoa, sarbide publikoko kargatze-puntua eta P ≥50kW duten enpresa eta erakunde publikoak %20 %20
(%40 enpresa ertaina) (%40 enpresa ertaina)
(%50 enpresa txikia) (%50 enpresa txikia)
Jarduera ekonomikoa, sarbide pribatu edo publikoko kargatze-puntua eta P <50kW duten enpresa eta erakunde publikoak
%20 %20
%30 (enpresa txiki eta ertainak) %40 (enpresa txiki eta ertainak)
Beren laguntza-eskaera minimis erregimenera biltzea, sarbide publikoko kargatze-aukera ezartzea eta P>=50kW izatea aukeratzen duten enpresa txiki eta ertainak
%45 enpresa ertainak %50 enpresa ertainak
%55 enpresa txikiak %60 enpresa txikiak

Informazio gehiago Programaren Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.600 telefonoan.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2021eko irailaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko ebazpena aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bigarrenez aldatzen duena 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hirugarrenez aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2021eko uztailaren 5ekoa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ebazten duena (Moves III programa).

  EBAZPENA, 2023ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen bigarren gehikuntza erabakitzen da, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -NextGenerationEU- (Moves III programa), baita 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren laugarren aldaketa egiten duena ere, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).

  EBAZPENA, 2023ko abenduaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez seigarrenez aldatzen baita 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitara[1]tzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa).

  EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita hirugarrenez handitzea mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa).

  EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena zazpigarrenez aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak – NextGenerationEU (MOVES III programa) finantzatutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

LOGOS

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/moves-iii-programa-2021/web01-tramite/eu

Eskaerak aurkezteko hasiera-eguna – 2021eko irailaren 28a.

Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamabi (12) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.