Seminars and Latest News

Laguntza Programak

MOVES III Programa 2021-2023 Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Programa honen laguntzak jasotzeko dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da, 2023/12/31ra arte.

Programaren hasierako aurrekontua 32.936.273,98 eurokoa da, era honetan banatuta:

  • 1.Pizgarri-programa - Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 18.114.950,69€
  • 2.Pizgarri-programa - Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 14.821.323,29€

Pizgarri-programa bakoitzean diruz lagunduko diren jarduerak hauexek dira:

  • 1. Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea. Ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta M1, N1, L3e, L4e, L5e, L6e eta L7e kategoriako erregai-pilakoak diruz lagunduko dira..
  • 2. Pizgarri-programa. Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. Ibilgailu elektrikoen kargatze-azpiegituren ezarpena diruz lagunduko da..

Informazio gehiago Programaren Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.600 telefonoan.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2021eko irailaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko ebazpena aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bigarrenez aldatzen duena 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hirugarrenez aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2021eko uztailaren 5ekoa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

  EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ebazten duena (Moves III programa).

logotipos

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/moves-iii-programa-2021/web01-tramite/eu

Eskaerak aurkezteko hasiera-eguna – 2021eko irailaren 28a.

Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamabi (12) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.

Documentation

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.