Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Ostatuko Turismo-enpresen Energia-eraginkortasun Proiektuetarako Laguntzen programa

Laguntza programaren helburua da ostatu-establezimenduetarako eraikinen berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea.

MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:

MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat

MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) laguntzen deialdi hau ireki du, Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren arabera, Turismoko Enpresen Energia Eraginkortasuneko Proiektuetarako Laguntza Programa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kudeatzeko izendatutako organo eskuduna den aldetik. Ebazpen horren bidez, Turismoko Konferentzia Sektorialaren Akordioa argitaratu zen, 2022ko martxoaren 29koa, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Turismoko Enpresen Eraginkortasun Energetikorako eta Ekonomia Zirkularrerako Proiektuetarako Finantziazio Lerroarena.

GUZTIZKO AURREKONTUA

3.800.203,68 euro.

KONTSULTARAKO TELEFONOA

Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die.

Eraikuntzaren iraunkortasuna sustatzea

Laguntza programaren helburua da ostatu-establezimenduetarako eraikinen berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea. Laguntza programa hau bultzatuz garatzen diren proiektuek aukera emango dute energia eraginkortasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan estandarrak sartzeko; era horretan, karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizteko. Gainera, gaur egun dagoen eraikuntzaren jasangarritasuna bultzatuko da, honako jarduera hauen bidez: inguratzaile termikoan aldaketak egitea, jatorri fosileko erregaiak erabiltzen dituzten sorkuntza termikoko instalazioak iturri berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza termikoz ordeztea (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa), erregulazio- eta kontrol-teknologiak sartzea, eta argiztapenean energia-eraginkortasuna hobetzea.

Oinarri arautzaileak

Programa hau arautzen duten oinarriak Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez arautu dira. Ebazpen horren bidez, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratu dira.

Azken hartzaileak

Euskadiko turismo-ostaturako eraikinen jabeak eta enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak izango dira jarduketak egiteko laguntzen azken hartzaileak.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak:

      • 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.
      • 2. tipologia – Berokuntza-, klimatizazio-, hozte-, aireztapen- eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko jarduerak; hainbat eraikinetako turismo-guneetarako energia berriztagarrien eta/edo hondar-beroaren bidez elikatutako bero- eta hotz-sareak instalatzea barne.
      • 3. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

logos

Eskaeren tramitazioa

Eskaerak aurkezteko lehen eguna – 2022ko abenduaren 13a.

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: 

www.euskadi.eus

Laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko eta fakturatzeko gehienezko epea hamabi (12) hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.