Seminars and Latest News

Laguntza Programak

Laguntza-programa gas naturalaren prezio altuen eraginpeko industria-sektoreko enpresentzat

Eskabidea aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29an hasi eta 2022ko irailaren 30ean bukatuko da.

Azken kontsumitzaile gisa kanpoko hornitzaileei gas naturaleko unitateak erosteko prezio altuek eragiten dieten industria-sektoreko enpresentzako laguntzen lerroa, 2022ko otsailetik apirilera bitartean, biak barne.
 

ARAUDIA

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, gas naturalaren prezio altuen eraginpeko industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, haien deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
 

HELBURUA

Gas-kontsumoaren arloko industria intentsiborako laguntzak, industria-sektorean gasaren prezio handiaren ondorioak arintzeko.
 

SEKTORE ONURADUNA

Gas naturalaren kontsumitzaile diren manufaktura-industriaren sektoreko enpresek izango dute deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratzeko aukera, baldin eta:
  • Kontsumo-puntuak EAEn kokatuak badituzte eta haien 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (hemendik aurrera, “EJSN 2009”) 10. kodetik 34. kodera bitarte badago, biak barne, 19. kodea ("Koke-fabrikak eta petrolio-finketa") izan ezik; eta
  • Ukrainako inbasiotik, nazioarteko komunitateak Errusiaren kontra ezarritako zigorretatik edo Errusiak hartutako kontraneurrietatik eratorritako ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.
 

PROGRAMAREN ZENBATEKO EKONOMIKOA

EBko Aldi Baterako Esparruak ezartzen duenez, kostu subentzionagarrien kostuak kalkulatuko dira, Ukraniaren aurkako errusiar erasoari lotutako gas naturaleko prezioen igoeraren oinarriaren gainean. Ildo horretan, laguntza eskatzen duen enpresak kanpo-hornitzaileei azken kontsumitzaile gisa adierazitako aldi subentzionagarrian erositako gas naturaleko unitate kopurua, EUR/MWh-tan neurtutako kontsumo-unitate bakoitzeko enpresak ordaintzen duen prezioaren igoeraz (hemendik aurrera, “kalte ekonomikoa”) biderkatzearen ondoriozko emaitza izango da kostu subentzionagarria.
 
Kalte ekonomiko hori kalkulatuko da, aldi subentzionagarriko hilabete jakin batean enpresak ordaindutako prezioaren eta 2021eko otsailaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitarteko erreferentziazko aldian enpresak batez beste ordaindutako prezio unitarioaren bikoitzaren (% 200) arteko diferentziaren arabera.
 
Ordaindutako prezio unitarioaren barnean hartzen dira, soil-soilik, gas-kontsumoari lotutako kontzeptuak; energia aldakorraren terminotan, hirugarrenentzako sarerako sarbideak eta sistemaren araupeko karguak, termino finkoak, zergak eta alokairuak aintzat hartu gabe.
 
Laguntzak onartutako eskaera guztien artean hainbanatuko dira, deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua agortu arte.
 

BATERAGARRITASUN-ERREGIMENA BESTE LAGUNTZA BATZUEKIN

Laguntza horiek bateraezinak izango dira honako hauen babesean eman daitezkeen laguntzekin:
  • Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan presako neurriak hartzeari buruzko martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 3. artikulua.
  • Kalteberatasun sozial eta ekonomikoei aurre egitearren, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma Uharteko suspertze ekonomiko eta sozialerako neurri jakin batzuk hartzen eta luzatzen dituen ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren 20. artikulua.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.