Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2020

2020. urterako diru laguntza deialdia: 2021ko ekainaren 30a arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak energia elektrikoa ekoizteko instalazioetan:

  • Sare elektrikotik bakartu edo isolatutako instalazio berriak; fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak izan daitezke. Haietan instalatutako potentzia izendatua ezin da 250 kW baino handiagoa izan.
  • Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak:
    • Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaiko berriak, autokontsumoa xedearekin, indarrean dagoen araudiaren arabera..
    • Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak, baldin eta sortzeko instalatutako potentzia izendatuak 1 MW gainditzen ez badu.

Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 944.035.600 telefonoan.

OHAR GARRANTZITSUA. DATA ALDAKETA

COVID-19aren pandemiaren ondoriozko alarma-egoera dela eta, laguntza-programa honek aldatu egin ditu diru-laguntza jasotzeko data garrantzitsu batzuk.

Hauek dira indarrean dauden data berriak:
  • Eskaerak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/06/30
  • Inbertsien amaiera data BERRIA: 2021/10/31
  • Justifikazioak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/11/15

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?

- Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
- Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
- Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.

Zer behar da izapide telematikoa egiteko?

Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:

- Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…).
- Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
- Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
- Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.
- Legezkoa delako eta guztiz segurua delako.
- Doakoa delako.

Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?

- KZgunea sareko egoitzetan.
- Zuzenean-en bulegoetan.

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

1. Hasiera 2020ko urtarrilaren 30ean.

2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez:

1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:

2. URRATSA – Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe.

3. URRATSA – Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz.

4. URRATSA – Sinatu eta bidali ezazu eskaera.

a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara:

Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero, jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

5. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.

Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu:

- Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea.
- Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea.
- Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea.

Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut?

Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean.
Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.