Etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriekin autokontsumoarekin lotutako inbertsioetarako laguntzen programa Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden etxebizitza-sektorean energia berriztagarriak autokontsumo-instalazioen (fotovoltaiko eta eolikoa) bidez hedatzea jomuga duten ekintzak sustatzea. Onuradunak Jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak, etxebizitza-jabeen erkidegoak eta energia berriztagarrien komunitateak eta etxebizitza kontsumitzaileek osatutako herritarren energia-komunitateak, baldin eta jarduera ekonomikorik egiten ez badute eta bazkide edo bazkide guztiak dira inolako jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak. Jarduketa subentzionagarriak Diruz laguntza jaso ahal dezaketen jarduerak dira, EAEko etxebizitza-sektorean, autokontsumorako instalazioak, energia-iturri berriztagarriekin, eta saretik isolatutako instalazioak. Horretarako, onuradunek justifikatu egin beharko dute laguntzaren xede den autokontsumoko instalazioari lotutako kontsumitzaileek, bazkideak edo elkartuak, urtean kontsumitutako energia elektrikoaren %80 edo gehiago izango dela. Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egin badira. Hori dela eta, betearazpen irmoko edozein konpromisoren datak, onartutako aurrekontuak, eskaerak, kontratuak, fakturak eta ordain agiriak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskatuko da. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. Indarraldia Laguntza-programa honetarako laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 15an hasi eta 2024ko urriaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira. Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan. Guztizko aurrekontua 8.500.000 € Kontsulta-telefonoa Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die. EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez egiten baitira etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriez baliatuta egindako autokontsumoari lotutako inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileen onespena, deialdia eta argitarapena. Eskaeren tramitazioa Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan: www.euskadi.eus Dokumentazioa Ordezkaritzaren-xedapena-EVE.pdf