Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an hasiko da, eta 2022/11/15ean amaituko da.

Helburua

Salgai-ibilgailu astunen parkea berritzeak eta txatar bihurtzeak energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzea ekarriko du berekin, eta horrela, Aldi Baterako Esparruen helburuak beteko dira.

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an hasiko da, eta 2022/11/15ean amaituko da.

7.000.000 euroko aurrekontuarekin abiaraziko da programa.
 

Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoak:

Laguntza-programa honen esparruan, ibilgailu efizienteagoak erosteko jarduketak dira jarduketa subentzionagarriak, eta nahitaezkoa da ibilgailu bat txatar bihurtzea eta ibilgailu hori Espainian 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatuta egotea.
 
Ondorengo taularen barnean hartutako zenbateko indibidualak ezarri dira laguntza finkoetarako, ibilgailuaren kategoriaren, motorizazioaren teknologiaren eta hartzaile motaren arabera.

 

Motorizazioa Kategoria Laguntza (€)
Nahitaezko txatar bihurtzea
    ETEak eta autonomoak Enpresa handia
GNK, GNL edo biometanoa N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin 14.100 13.750
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin 16.900 15.500
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin 20.750 19.000
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin 29.000 25.500
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin 34.000 30.500
Euro VI-E diesela N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin 13.890 13.575
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin 16.410 15.150
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin 19.875 18.300
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin 27.600 24.450
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin 32.600 29.450

Mugak

Erabilgarri dauden funtsak behar bezala banatzeko, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko hamar (10) ibilgailuko gehieneko laguntza-muga ezartzen da, ibilgailu horietatik gehienez bost (5) Euro VI-E Diesel-motorizaziokoak izan ahalko direlarik, pertsona fisikoentzat (autonomoak) izan ezik, azken hartzaile bakoitzeko ibilgailu baten (1) muga izango baitute.
 
Informazio gehiago atal honen amaieran dagoen oinarrien dokumentuan eta 946.620.600 telefono-zenbakian.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez honako ebazpen hau aldatzen baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 1ekoa, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, eraldatzeko laguntza-progra- maren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita.

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren izapidetzeari buruz informazio gehiago lortzeko, sartu zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/web01-sedeform/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1219801&tipoPresentacion=1&language=eu

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.