Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programa Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak. Onuradunak 56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, industria eta hirugarren sektorearen ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, eta 2009ko CNAErekin bat etorriz, 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan daudenak, biak barne industria sektorearentzat, eta 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan daudenak, eta bi sektore horietan, 4/2019 Legeari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handitzat hartzen ez dutenak. EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak. Laguntzen zenbatekoa Aipatutako jarduketek diruz laguntzen den kostuaren % 50eko dirulaguntza izango dute. Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek: Energia-kontsumoa (tpb/urte) Diruz lagundu daitekeen gehienezko kostua (€) 300 <500 9.800 150 <300 7.700 50 <150 6.600 30 <50 5.300 20 <30 4.400 10 <20 3.800 0 <10 3.300 Nolanahi ere, kontuan hartuko da zer irismen garatu beharko den, eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak, egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa edo ez, etab. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea Laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako ematen ahal diren beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin, baldin eta, osotara hartuta, 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugen adinako edo gutxiagoko laguntzaren ehunekoa badakarte. Indarraldia Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 25eko 08:00etan hasi eta 2024ko urriaren 31n bukatuko da. Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2024ko abenduaren 31 baino lehen. Guztizko aurrekontua 5.000.000 euro. Kontsulta-telefonoa Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die. EBAZPENA, 2023ko apirilaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena. EBAZPENA, 2024ko martxoaren 14koa, industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programan epeak luzatzea erabakitzen duena. EVE.TramitacionDeLasSolicitudes Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu www.euskadi.eus helbidean EVE.Documentacion 01-Ordezkaritzaren-xedapena.pdf