Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa

Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia-planaren barruan.

HELBURUA

Pizgarri programak, zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki-energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik, honela banatuta:
 

PIZGARRI-PROGRAMEN BANAKETA

  • 1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
    • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 5.441.030€
    • Kategoria: Biltegiratzea: 1.088.206€
  • 2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
    • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 9.721.798€
    • Kategoria: Biltegiratzea: 1.873.414€
  • 3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
    • Kategoria: Biltegiratzea: 3.318.751€
  • 4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
    • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 9.831.399€
    • Kategoria: Biltegiratzea: 737.355€
  • 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
    • Kategoria: Biltegiratzea: 245.785€
  • 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
    • Kategoria: Bizitegi-sektorean, energia berriztagarri termikoen bidezko instalazioak egitea: 4.915.699€

INDARRALDIA

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021/11/11n hasiko da, eta 2023/12/31n amaituko da.
 

LAGUNTZEN BATERAEZINTASUNA

Laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
 

GUZTIZKO AURREKONTUA

37.173.437 €

INFORMAZIO ETA KONTSULTARAKO TELEFONOA

T. 946.620.600
 

AURKEZPEN BIDEOA

Esteka honetan, 2021eko azaroaren 10an izandako diru-laguntzen inguruko aurkezpen jardunaldia ikus daiteke. Ikus bideoa
 

  EBAZPENA, 2021eko irailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. (Errege Dekretua 477/2021, ekainaren 29a).

  EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzen duena.

  EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, EEEko zuzendari nagusiarena, 2021eko irailaren 22ko Ebazpena bigarrenez aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren, PRTR programaren esparruan. (377/2022 ED, maiatzaren 17koa).

logotipos

Eskaeren tramitazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.