Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia-planaren barruan. HELBURUA Pizgarri programak, zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki-energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik, honela banatuta: PIZGARRI-PROGRAMEN BANAKETA 1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 5.441.030€ Kategoria: Biltegiratzea: 1.088.206€ 2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 9.721.798€ Kategoria: Biltegiratzea: 1.873.414€ 3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Kategoria: Biltegiratzea: 3.318.751€ 4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 9.831.399€ Kategoria: Biltegiratzea: 737.355€ 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Kategoria: Biltegiratzea: 245.785€ 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. Kategoria: Bizitegi-sektorean, energia berriztagarri termikoen bidezko instalazioak egitea: 4.915.699€ INDARRALDIA Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021/11/11n hasiko da, eta 2023/12/31n amaituko da. LAGUNTZEN BATERAEZINTASUNA Laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. GUZTIZKO AURREKONTUA 37.173.437 € INFORMAZIO ETA KONTSULTARAKO TELEFONOA T. 946.620.600 AURKEZPEN BIDEOA Esteka honetan, 2021eko azaroaren 10an izandako diru-laguntzen inguruko aurkezpen jardunaldia ikus daiteke. Ikus bideoa Laguntzen programaren oinarri arautzaileak EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzen duena. EVE.TramitacionDeLasSolicitudes Eskaerak aurkezteko hasiera-eguna – 2021eko azaroaren 11a. Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamazortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik. EVE.Documentacion 00-Oinarri-orokorrak.pdf 01-Ordezkaritza-xedapena-editagarria-eus.pdf 02_Energia-kontsumoaren-erantzukizunpeko-adierazpena-80.pdf 03_Energia-kontsumoa-80-justifikatzen-duen-txostena.pdf 04-Erantzukizunpeko-adierazpena-80-GEI.PDF 05-DNSH-erantzukizunpeko-adierazpena-100-kW-Biomasa.pdf 06-Plan_estrategikoa_100_kW.PDF 07-Ingurumenari-kalterik-ez-egitearen-betetzearen-justifikazioa.pdf Biltegiratzea-Autokontsumorako-Pizgarriak-Programaren-aurkezpena-Egoitza-Biltegiratze-Berriztagarriak-Autokontsumorako-Programaren-prozedura.pdf Biltegiratzea-autokontsumorako-pizgarrien-programaren-aurkezpena.pdf Egoitzako-pizgarri-berriztagarrien-programaren-aurkezpena.pdf