Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programak

Jarduketak 2023ko abenduaren 31 arte egin eta fakturatuko dira. Laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEn, beranduenez 2024ko urtarrilaren 15ean

HELBURUA

Hidrogenoa industria-sektorean erregai edo lehengai gisa erabiltzen hasteko, erabilera frogatzeko eta balidatzeko jarduketetarako, hidrogenoa eraikinetan eskari termiko edo elektrikoak asetzeko erregai gisa erabiltzeko proiektuetarako, eta hidrogenoa egokitzearekin eta biltegiratzearekin zerikusia duten inbertsioetarako laguntza-programak.
 
Prozesuak eta haien elementu osagarriak berritu eta hobetzea (prozesuko galdarak, konpresoreak, erregailuak, motorrak, fluidoak (beroa eta hotza) banatzeko sistemetako isolamenduak, aire-girotzea eta argiztapena ordeztea edo hobetzea, maiztasun-erregulagailuak instalatzea, hondakin-beroak aprobetxatzeko sistemak (bero-berreskuragailuak, aurreberogailuak…) instalatzea, etab), lehendik dauden eraikinetan energia-instalazioak berritzea eta hobetzea (fluido bero-eroaleak (beroa eta hotza) banatzeko sistemak, energia-aldagaiak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak eta argiztapena hobetzea, aireztapenean bero-berreskuragailuak instalatzea, etab).
 
Bero-ponpetan oinarritutako aplikazioetarako aprobetxamendu geotermiko bertikala eta hidrotermia xede dituzten zundaketak egitea, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako eta energia arruntez osatutako bero-sareetan erabiltzaile berriak sartzeko hargune eta truke-azpiestazio berriak, hondakin-beroak aprobetxatzeko instalazio berriak.
 
Energia-datuak monitorizatzeko eta kudeatzeko ekipamendua, energia kontsumitzen duten ekipamendu nagusiak erregulatu eta kontrolatzekoa eta datu monitorizatuak kudeatzea eta energia-eskariaren kudeaketa optimizazio energetiko edo ekonomikoko irizpideekin hobetzeko neurriak modu automatizatuan hartzea ahalbidetzen duen softwarea.
 
Mugikortasun bertikaleko instalazioak (igogailuak eta eskailera edo arrapala mekanikoak) modernizatzean energia aurrezteko sistemak ezartzea, bazeuden mugikortasun bertikaleko elementuetan energia aurreztea badakarte.
 
Garraiorako gas naturala hornitzeko instalazio berriak.
 
Lan-eremuan garraiobide gisa bizikletaren erabilera sustatzea, laneko joan-etorrietarako, in itinere bidaietarako edo bietarako. Bizikleta-maileguko sistema publikoak. Bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, erabiltzaile partikularrek edo bizikletak maileguz uzteko sistema publiko baten zati gisa erabiltzekoak. Trizikloak, pedalei eragiteko laguntza dutenak eta halakorik ez dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).
 
Produktuetarako hotz komertzialeko ekipamenduak (hozteko armairuak eta mahaiak, hotz-ganberak, beira-arasa kontserbatzaileak, erakusketarako beira-arasak, etab.), merkatuan eskuragarri dauden energia-efizientzia altuko teknologia onenak erabiliz energia-kontsumoa nabarmen murriztea erdiesteko, ekipamendu arruntarekin erkatuta.

LAGUNTZA-AZPIPROGRAMEN BANAKETA:

  • 1. laguntza-azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak egitea, erregai fosilen kontsumoak ordezkatzeko.
    • 1.000.000€
  • 2. laguntza-azpiprograma – Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak, energia-kontsumoa murriztea dakartenak, egitea.
    • 1.000.000€
  • 3. laguntza-azpiprograma – Bero-ponpen bidezko aprobetxamendurako zundaketa bertikalak (zirkuitu itxia/irekia) egitea, bero-sareetan hargune eta truke-azpiestazio berriak egitea eta hondakin-beroen aprobetxamendurako instalazio berriak sortzea.
    • 500.000€
  • 4. laguntza-azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzeko inbertsioak egitea.
    • 500.000€
  • 5. laguntza-azpiprograma – Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak egitea (mugikortasun bertikaleko energia-aurrezkia, gas naturalez hornitzeko instalazioak, bizikletaren sustapena).
    • 500.000€
  • 6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak —HORECA—.
    • 500.000€

INDARRALDIA:

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 9ko 08:00etan hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2023ko urriaren 31era arte, hain zuzen ere.
 

LAGUNTZEN BATERAEZINTASUNA:

Onuradunek 1. eta 5. azpiprogrametako jarduketetarako jasotzen dituzten laguntzak bateraezinak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik etorri, nazionalak, Europar Batasunekoak nahiz nazioarteko erakundeetakoak izan.
651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren ondorioetarako enpresatzat jotzen diren onuradunek 2., 3., eta 4. azpiprogrametako jarduketetarako jasotzen dituzten laguntzak bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, baldin eta osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa 651/2014 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugen berdina edo txikiagoa bada.

Kontzejuek, ermandadeek, administrazio-batzarrek eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuek, udalerriek, udalerrien mankomunitateek, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek eta EAEko beste toki-erakunde batzuek toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera 3. eta 4. azpiprogrametako jarduketetarako jasotzen dituzten laguntzak bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 80 edo gutxiago bada.

Onuradunek 6. azpiprogramako jarduketetarako jasotzen dituzten laguntzak bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 50 edo gutxiago bada.
 

GUZTIZKO AURREKONTUA:

4.000.000 €  
 

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2022ko urriaren 19koa, energia-eraginkortasunerako, energia berriztagarrietarako, garraiorako eta mugikortasun eraginkorrerako inbertsioetarako laguntzen programako epeak luzatzeari buruzkoa.

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/12174_eu/web01-s2ekono/eu/
 

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.