Seminars and Latest News

Laguntza Programak

Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa)

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

En caso de que le hayan solicitado las declaraciones MRR, pertsona fisikoentzat

En caso de que le hayan solicitado las declaraciones MRR, pertsona juridikoentzat

EEE Energiaren Euskal Erakundeak laguntzen deialdi hau irekitzen du, PREE 5000 programa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kudeatzeko izendatutako eskumeneko organoa den heinean, joan den ekainaren 29ko 691/2021 Errege Dekretuaren bitartez arautzen dira dauden eraikinetarako birgaitze energetikorako jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa egikarituz (PREE 5000 programa).

Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak, IDAEren bitartez, laguntzak koordinatuko ditu eta haien jarraipena egingo du, laguntzen onuradun zuzenak diren Autonomia Erkidegoek eta Hiri Autonomoek kudeatuak.
 
Eraikinen jasangarritasuna bultzatzea
PREE 5000 programak hauxe du helburu: 5.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritar, zein 20.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritarrak osatzen dituzten erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termiko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea. 
Laguntza gehigarri bat ematen zaie irizpide sozialaren bitartez laguntza gehigarria jaso dezaketen etxebizitza-eraikinetako jarduketetarako, hala nola Energia Pobreziaren eraginpeko kolektibo kalteberak bizi direnak.
 
Oinarri erregulatzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18ko Ebazpenaren arabera arautuko dira Programa honen oinarri erregulatzaileak.
 
Azken hartzaileak
Honako hauek izan daitezke programaren azken hartzaileak: 
  • Edozein erabileratarako eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko edo publikoko pertsona fisiko edo juridikoak.
  • Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratu direnak.
  • Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua sinatzen ez dutenak.
  • Eraikinen inguruko enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez baldintza hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko.
  • Energia-zerbitzuetako enpresak (ESE), edo 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
  • Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala.
  • Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauarekin bat etorriz, baita ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere, suspertze ekonomikoari begirako energiaren alorreko eta beste alor batzuetako neurriak onartzen dituena.
 
Jarduketa subentzionagarriak:
1. jarduketa tipologia. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
2. jarduketa tipologia. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan
2.1 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez eguzki-energia termikoa baliatzea.
2.2 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea
2.3 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan
2.4 azpitipologia 2.1-2.3 tarteko azpitipologietan barne hartuta ez dauden sorkuntza-sistemen energia-efizientziaren hobekuntza
2.5 azpitipologia Instalazio termikoetako banaketako, erregulazioa, kontroleko eta emisioko azpisistemen energia-efizientziaren hobekuntza
3. jarduketa tipologia. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea.
 
Publizitate betebeharra
Jarduketa osoa egiten den bitartean, aldi baterako kartelak, plakak edo publizitateko hesi sendoak paratu 
beharko dira, jendearentzat ongi ikusteko moduko tokian, A3 tamainan, gutxienez, proiektuari buruzko 
informazioarekin.

Kartelean, plakan edo hesian jasotako laguntza finantzarioa jasoko da, “Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU” ikurrarekin, eta PRTRren, 
laguntza-lerroaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren logoak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta.
Nahi izanez gero, kanpoko aldamioak jarri behar diren obretarako, aldi baterako kartel bat jar daiteke aldamioan obrak dirauen bitartean, kasuan kasuko udal ordenantzetan xedatutakoaren arabera. Kartelaren tamaina behar adinakoa izan beharko da, ongi ikusteko eta irakurtzeko modukoa, eta argi eta garbi adierazi beharko dira 
proiektuaren izenburua eta programaren izena eta irudia, eta Europako Funtsak emandako laguntza ekonomikoaaipatu beharko da. Kartela eta olana bateragarriak izan daitezke publizitate-babesekin, baina horren ehuneko handi bat Europako Funtsaren laguntzari buruzko informaziora bideratu behar da, 
eta publikoarentzat leku ikusgarriena eta irakurgarriena hartu.

Obra bukatutakoan, jendearentzat ongi ikusteko moduko lekuan kartel iraunkor bat paratuko da, plaka-formatukoa edo antzekoa (plastifikatutako kartelak onartzen dira), tamaina nabarmenekoa (A4 neurrikoa, gutxienez). Jarduketa amaitu eta hiru hilabeteko epean egon behar du instalatuta, eta gutxienez 4 urtez egon 
beharko du.

Kartelaren edo plaka iraunkorraren eredua EEEren web orritik deskargatu ahal izango da, eta jarduketaren izena eta helburu nagusia, EBren ikurra, finantzaketa egokiaren aitorpena “Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU”, eta PRTRren logoak, laguntza-lerrokoak, Eusko Jaurlaritzaren eta EEErenak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta.
 
Inbertsioen justifikazioari buruzko oharra; izaera pizgarria 
Dirulaguntzak pizgarriak direnez, dirulaguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasitako laguntzen azken 
hartzaileen jarduketak baizik ez dira onartuko. Beraz, eskaera guztiek, eskaintza onartzeak, kontratuek, 
fakturek, ordainagiriek eta obrak eskabidea erregistratu baino lehen hasi direla egiaztatzen duen 
beste edozein agirik, prestatze jarduketei ez badagozkie, dirulaguntza ezeztatzea ekarriko dute, eta, ordaindu bada, itzultzea. Prestatze jarduketatzat hartuko dira eskaera aurkezteko edo dagozkion inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak, hala 
nola proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar, betiere 
prestatze-lan horiek 691/2021 ED (2021eko abuztuaren 5a) indarrean sartu ondoren hasi badira.

Kontratazio publikoaren arloko araudiari lotutako dirulaguntzen azken hartzaileen kasuan, kasuan kasuko 
jarduketaren lizitazio orriak argitaratzeko eguna hartuko da dirulaguntzei dagozkien kostuen irakurgarritasuna zehazteko 
erreferentzia-datatzat.
 
Guztizko aurrekontua
7.937.459,73 euro.
 
Informazio telefonoa
Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua zenbaki honetan hartuko zaituzte 946.620.600

 

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko urriaren 18ko Ebazpena aldatzen duena.

  EBAZPENA, 2023ko martxoaren 23koa, PREE 5000 Programaren aurrekontuko diru-horniduraren areagotzeaz

  EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaz programa hauen indarraldia luzatzea erabaki baita Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU): energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinak birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa; Hiriko Birgaitzeko eta Berroneratzeko Planaren barruan dago, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Programan sartuta) eta ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programa.

  EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programaren (PREE 5000 programa) aurrekontu-zuzkiduraren bigarren igoera iragartzen duena.

logos

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.