Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa (PREE programa), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. EEE Energiaren Euskal Erakundeak dirulaguntzen deialdi hau irekitzen du, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak proposatua, joan den abuztuaren 4an Ministroen Kontseiluak dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa arautzen duen eta programa horretako laguntzak autonomia-erkidegoei zuzenean ematea arautzen duen 737/2020 Errege Dekretuaren bidez onartutako PREE programa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kudeatzeko izendatutako eskumeneko organoa den heinean. Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak, IDAEren bitartez, laguntzak koordinatuko ditu eta haien jarraipena egingo du, laguntzen onuradun zuzenak diren Autonomia Erkidegoek eta Hiri Autonomoek kudeatuak. Oinarri erregulatzaileak Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketarako programaren (PREE programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 28ko Ebazpenaren arabera arautuko dira Programa honen oinarri erregulatzaileak. 2020-2021 epealdirako dirulaguntzen deialdia Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021eko uztailaren 31. Eraikinen jasangarritasuna bultzatzea PREE programaren helburua da dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termikoa edo autokontsumorako sorkuntza elektriko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea. Gainera, Programak sustatu nahi ditu energia berriztagarrien erkidegoek edo herritarren energia-erkidegoek egindako jarduketak, energiaren barne-merkatuaren eta energia berriztagarrien gaineko azken zuzentarauek ezarritakoari jarraikiz. Jarduketa subentzionagarriak 1. jarduketa tipologia. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea. 2. jarduketa tipologia. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan 3. jarduketa tipologia. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea. Azken hartzaileak Honako hauek izan daitezke programaren azken hartzaileak: • Edozein erabileratarako eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko edo publikoko pertsona fisiko edo juridikoak. • Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratu direnak. • Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua sinatzen ez dutenak. • Eraikinen inguruko enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez baldintza hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko. • Energia-zerbitzuetako enpresak(ESE), edo otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik. • Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala. • Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauarekin bat etorriz, baita 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere. Publizitate betebeharra Jarduketa osoa egiten den bitartean, aldi baterako kartelak, plakak edo publizitateko hesi sendoak paratu beharko dira, jendearentzat ongi ikusteko moduko tokian, A3 tamainan, gutxienez, proiektuari buruzko informazioarekin. Kartelean, plakan edo hesian jasotako laguntza finantzarioa jasoko da, “Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU” ikurrarekin, eta PRTRren, laguntza-lerroaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren logoak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta. Nahi izanez gero, kanpoko aldamioak jarri behar diren obretarako, aldi baterako kartel bat jar daiteke aldamioan obrak dirauen bitartean, kasuan kasuko udal ordenantzetan xedatutakoaren arabera. Kartelaren tamaina behar adinakoa izan beharko da, ongi ikusteko eta irakurtzeko modukoa, eta argi eta garbi adierazi beharko dira proiektuaren izenburua eta programaren izena eta irudia, eta Europako Funtsak emandako laguntza ekonomikoaaipatu beharko da. Kartela eta olana bateragarriak izan daitezke publizitate-babesekin , baina horren ehuneko handi bat Europako Funtsaren laguntzari buruzko informaziora bideratu behar da, eta publikoarentzat leku ikusgarriena eta irakurgarriena hartu. Obra bukatutakoan, jendearentzat ongi ikusteko moduko lekuan kartel iraunkor bat paratuko da, plaka-formatukoa edo antzekoa (plastifikatutako kartelak onartzen dira), tamaina nabarmenekoa (A4 neurrikoa, gutxienez). Jarduketa amaitu eta hiru hilabeteko epean egon behar du instalatuta, eta gutxienez 4 urtez egon beharko du. Kartelaren edo plaka iraunkorraren eredua EEEren web orritik deskargatu ahal izango da, eta jarduketaren izena eta helburu nagusia, EBren ikurra, finantzaketa egokiaren aitorpena “Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU”, eta PRTRren logoak, laguntza-lerrokoak, Eusko Jaurlaritzaren eta EEErenak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta. Inbertsioen justifikazioari buruzko oharra; izaera pizgarria Dirulaguntzak pizgarriak direnez, dirulaguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasitako laguntzen azken hartzaileen jarduketak baizik ez dira onartuko. Beraz, eskaera guztiek, eskaintza onartzeak, kontratuek, fakturek, ordainagiriek eta obrak eskabidea erregistratu baino lehen hasi direla egiaztatzen duen beste edozein agirik, prestatze jarduketei ez badagozkie, dirulaguntza ezeztatzea ekarriko dute, eta, ordaindu bada, itzultzea. Prestatze jarduketatzat hartuko dira eskaera aurkezteko edo dagozkion inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak, hala nola proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar, betiere prestatze-lan horiek 737/2020 ED (2020ko abuztuaren 7a) indarrean sartu ondoren hasi badira. Informazio telefonoa Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua zenbaki honetan hartuko zaituzte 946.620.600 Dirulaguntzen ehunekoen balioespena IDAEk emandako simulagailua, dirulaguntzen ehuneko teorikoak kalkulatzeko, PREEra aurkeztu litezkeen proiektuei dagokienez. Ikus simulagailua EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketarako laguntzen programaren (PREE programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena. EBAZPENA, 2022ko uztailaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez iragartzen baita Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jardu- ketak egiteko laguntzen programari (PREE programa) dagokion aurrekontua agortu egin dela. EBAZPENA, 2023ko abenduaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura Eraikinen Birgaitze Energetikoaren Pro[1]grama finantzatzea erabakitzen duena. EVE.TramitacionDeLasSolicitudes Eskabideak aurkeztu Eskabideak aurkezteko hasiera eguna – 2020ko azaroaren 16a. Laguntza honetako jarduketak egikaritzeko eta fakturatzeko gehieneko epea hemezortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi den datatik zenbatzen hasita. EVE.Documentacion 00-Bases_PREE_2020_Eus_BOPV.pdf 00-Hutsen_Zerrenda.pdf 01-FAQ_PREE_EVE_rev_eu.pdf 02-Ordezkaritzaren_xedapena.pdf 04-Adierazpena-telekomunikazio-azpiegitura-komunak-PREE-2020.pdf 05-Jarduketak-egin-aurreko-justifikazioaren-adierazpena.pdf 07-PREE-irudi-eskuliburua-v072024.pdf PREE2020-kartel-eredua.pdf