Garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2020 2020. urterako diru laguntza deialdia: 2021eko ekainaren 30a arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Diruz lagunduko diren jarduerak: 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK. 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak 1.2 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak 1.3 LINEA: Material mugikor elektrikoa 1.4 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak 1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea 1.6 LINEA: Gas naturaleko material mugikorra 1.7 LINEA: Hidrogenoko ibilgailu astunak 1.8 LINEA: Hidrogenoko material mugikorra 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK. 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA. 3.1 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea 3.2 LINEA: Kargako trizikloak 3.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak 3.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK. 4.1 LINEA: Floten energia auditoriak eta azterlanak 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK. 5.1 LINEA: Proiektu bereziak Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 944.035.600 telefonoan. OHAR GARRANTZITSUA. DATA ALDAKETA COVID-19aren pandemiaren ondoriozko alarma-egoera dela eta, laguntza-programa honek aldatu egin ditu diru-laguntza jasotzeko data garrantzitsu batzuk. Hauek dira indarrean dauden data berriak: Eskaerak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/06/30 Inbertsien amaiera data BERRIA: 2021/10/31 Justifikazioak aurkezteko azken egun BERRIA: 2021/11/15 Eskaeren tramitazioa Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud. Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak? - Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke. - Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko. - Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago. Zer behar da izapide telematikoa egiteko? Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik: - Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…). - Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere. - Ez delako behar txartel-irakurgailurik. - Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako. - Legezkoa delako eta guztiz segurua delako. - Doakoa delako. Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria? - Osakidetzaren osasun-etxeetan. - KZgunea sareko egoitzetan. - Zuzenean-en bulegoetan. ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA Eskaeren tramitazioa: Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: 1. Hasiera 2020ko urtarrilaren 30ean. 2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez: 1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez: Ibilgailuak Horniketa azpiegiturak Bizikletaren sustapena Energia azterlanak Proiektu bereziak 2. URRATSA – Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe. 3. URRATSA – Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz. 4. URRATSA – Sinatu eta bidali ezazu eskaera. a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. 2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua 48011 Bilbo Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero, jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero. 5. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas. Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: - Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea. - Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea. - Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea. Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut? Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean. Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu. Dokumentazioa Bases_Transporte_2020_Eus_MINIMIS_BOPV.pdf Cartel-distintivo-EVE-Proyectos-diversos.pdf Cartel-distintivo-EVE-Vehiculo-ligero-eficiente.pdf Cartel-distintivo-EVE-Vehiculo-medio-eficiente.pdf Fe_Erratas_PATYME_2020_EUSK.pdf Ordezkaritzaren_xedapena_2020_EVE.pdf