Hemen zaude: Prentsa aretoaBerriak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berriak  

Emaitza orri bakoitzeko:

2018/10/11

Urola Eskualdeko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena gaur goizean egin da Zumaian, Aitzuri pilotalekuaren kasua ezagutzeko bisita tekniko batekin, eguzki-energia termikoko instalazio bat baitauka
  • 2007az geroztik udal-igerilekuetako estalkian daukan eguzki-energiako instalazioa eragile gisa baliagarria izan da energia-efizientziako eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektu berriak ezartzeko, trantsizio energetikoan urrats berriak egitea ahalbidetuz.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/10/05

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpen-ekitaldia gaur goizean izan da Ispasterren eta bertako udalak sustatutako district heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek.
  • Ispasterrek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen da, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/09/26

WindEurope Hamburgo, Euskadin egingo den hurrengo nazioarteko ekitaldi eolikoaren aurreko edizioa

Mundu mailako puntako azoka horretan BiMEPek bere saiakuntza ahalbideak aurkeztuko ditu eolika flotagarriaren alorrean

2018/09/19

Energiaren Euskal Erakundeak 2018ko diru laguntzen programak zabaldu eta luzatu ditu

Lehenbizikoz, energia agentziak programa batzuk berriro zabaldu ditu eta epeak luzatu

  • Hasieran irailaren erdialderako zena urriaren 31 arte luzatu da eskaerak aurkezteko data.
  • Diru laguntzen programei esker egingo diren proiektuen bidez, urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den energiaren %0,25en baliokidea aurreztuko da.

2018/09/17

Energiaren Euskal Erakundeak garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko apustua egiten du

Herritarrek Energiaren Euskal Erakundearen jabetzako ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango dituzte Elorrion, Getxon eta Eibarren, irailaren 16tik 22ra bitartean “konbinatu eta mugi zaitez” lemapean egingo den 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen sentsibilizazio-ekintzen barruan. Energiaren Euskal Erakundeak, era berean, Bilboko Udalak antolatutako jardueretan parte hartuko du dibulgazio-materialarekin, eta prestakuntza-hitzaldiak emango ditu Getxon eta Durangon.

2018/07/20

Europako lehen laborategi flotagarria instalatuko da Bimepen, itsas barruko benetako ingurune batean saiakuntzak egiteko

  • Instalazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du, eta, hari esker, itsas ingurunean in situ eta kondizio erreal monitorizatuan egin ahal izango dira askotariko saiakuntzak: korrosioaren aurkako material eta soluzio berriak, zahartzea eta foulinga (inkrustazioak).
  • Itsas zabaleko energiaren negozioa handitu nahi duten euskal enpresen behar espezifikoei erantzuten die instalazioak. Euskadiko Energiaren Klusterrak sustatuta, enpresa hauek izango dira, beste batzuen artean, beren soluzioak saiatzen lehenak: Erreka, Credeblug, Ditrel, Navacel, Tubacex, Vicinay, Nem Solutions eta Sasyma Coatings.
  • Eusko Jaurlaritzak lagundu du laborategia eraikitzen eta instalatzen. BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) plataforman kokatuko da, eta han hasiko da martxan. Itsas energiak itsas zabalean ikertzen dira plataforma horretan; Armintzan dago, eta Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) garatu du.
  • Gaur goizean “uretaratu” dute laborategia, Bermeoko portuan, eta han izan dira Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta EEEko lehendakaria, Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEOa eta José Ignacio Hormaeche, EAEko Energiaren Klusterreko zuzendari gerentea.

2018/07/11

Donostialdeko, Oarsoaldeko eta Txingudiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena Errenterian gauzatu da, argiteria publikoaren sistema led teknologia erabiliz moldatu berri duen udalerrian.
  • Argiteria publikoaren efizientzia-proiektua ezagutzeko bisitaldi teknikoak agerian jarri ditu hobekuntza energetikoaren proiektuek dauzkaten alde onak: aurrezte ekonomikoa, zerbitzuen hobekuntza eta ingurumen-onurak.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/07/06

Durangaldeko, Debabarreneko, Arratiako eta Nerbioiko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Gaur goizean gauzatu da aitorpen hori Durangoko Landako II Kiroldegian, hau da, bere eraikuntza-kalitateari, eta energia aurrezteko eta energia berriztagarria aprobetxatzeko sistemei esker “A kalifikazio energetikoa” duen azpiegituran.
  • Durangoko Udala, Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, ozonoaren bidez ura tratatzeko sistema berri bat ezartzen ari da, eta ura berotzeko energia murriztea ahalbidetuko du horrek.
  • Bisitan, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak inguruko hogeita hamarren bat udalerriren eta udalerriz gaindiko erakunderen konpromisoa azpimarratu du, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duen energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
  • EEEk 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatuko dituen markaren berri eman die.

2018/07/05

Araia, Zuia eta Nerbioiko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena gaur goizean egin da Amurrion, bere industrialdean energia berriztagarriaren sorkuntza eta enpresen beraien efizientzia energetikoa sustatzeko proiektu aitzindari bat baitauka.
  • EEEko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, inguruko 16 udalerrien eta udalerriz gaindiko erakundeen konpromisoa azpimarratu du, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duen energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
  • EEEk 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatuko dituen markaren berri eman die.

siguiente
1 - 2 - 3 - 4 - 5