Hemen zaude: Prentsa aretoaBerriak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berriak  

Emaitza orri bakoitzeko:

2018/07/03

Energiaren Euskal Erakundeak garraio elektrikoaren aldeko apustua indartu du ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko instalazio berri bi bultzatuz

  • Bilboko Udalaren eta Energiaren Euskal Erakundearen akordio bati esker jarri ahal izan dira Ibilgailuak azkar kargatzeko puntu berri biak.
  • Instalazio horietako bat erabilgarri dago Etxaniz Suhiltzailearen plazan. Bigarrena Sabino Arana kalean jarriko dute. IBIL karga-gestoreak kudeatuko ditu biak. Energiaren Euskal Erakundeak IBILen % 50eko partaidetza du eta beste %50 Repsolek du.
  • Terminal hauek biak abian jarrita, Bizkaiko uriburuan guztira hiru puntu egongo dira IBILen ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko.

2018/06/20

Tolosaldeko, Goierriko eta Urola Garaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena gaur goizean egin da Tolosan, bertako kiroldegiko instalazioetan energia berriztagarriak eta efizientzia erreferentzia izan baitira beste udalerri batzuentzat.
  • EEEko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, inguruko 50 udalerrien konpromisoa azpimarratu du, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duen energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztuko du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/06/17

BiMEPek ur gaineko aerosorgailuen ikerkuntza hartu ahal izango du

Ingurumen baimena jaso du Ingurumen Ministerioaren aldetik, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratua, gaur

2018/06/16

Energiaren Euskal Erakundeak ematen dituen energia instalazio berriztagarriak sustatzeko diru laguntzak indarrean daude

Diru laguntzetan 2.000.000€ bideratuko dira 360 instalazio berri bultzatzera

2018/06/07

Bodegas Remelluri aitzindaria Europan, bero-premia guztiak biomasa-planta bat erabiliz betetzen dituelako

  • Berrikuntza teknologikoa eta tradizioa uztartzen dituen proiektu honi esker, Bodegas Remelluri-k bere instalazio guztietako energia-premiak iturri berriztagarrien bitartez estaltzen ditu modu integralean, besteak beste produkzio ekologikoko 250.000 botilako produkzioari erantzuteko moduan.
  • Enpresak bat egin zuen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza-sistemarekin, biomasako kondentsazio-galdarak erabiliz district heating sistema ezartzeko, eta, horri esker, % 40 aurreztuko du energiaren fakturan.

2018/06/07

Koroatzearen Birgaikuntza Energetikorako proiektua aurrera atera da, 753 atxikimendu eta auzoaren inplikazioa lortu baititu

  • Bero-sareak 688 atxikimendu lortu ditu, eta horiek bideragarri izateko hasieran jarritako 750eko helburura iristen ez badira ere, erakunde sustatzaileek ekimena osorik abian jartzea aldeztu dute; lehenengo bi erainetako lanak ekainean hasiko dira, Eulogio Serdan kalean.
  • SmartEnCityri dagozkion laguntzak aurrekontu-partidak agortu arte mantenduko dira. Beste 200 etxebizitzak bat egin lezaketela uste da.

2018/06/04

Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena Ortuellan jazo da, argiteria publikoaren sistema led teknologia erabiliz moldatu berri duen udalerrian.
  • Europar Batasuneko Energia Jasangarriaren Astearekin bat etorriz, Energiaren Euskal Erakundeak agiriak banatzeari ekin dio, non toki-erakundeen energia-efizientzia eta energia berriztagarrien abiaraztearekiko konpromisoa egiaztatzen den.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztuko du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/06/01

Bioterra 2018k ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua egin du

Ekainaren 1etik 3ra Irungo Ficoba azokan.

2018/05/26

Bicibizi inauguratu da, bizikletaren festa

Bizikleta hiriko garraiobide bezala bultzatzeko ekimen ugari izango dira Donostian asteburu osoan zehar

anterior siguiente
1 - 2 - 3 - 4 - 5