Hemen zaude: Prentsa aretoaBerriak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berriak  

Emaitza orri bakoitzeko:

2017/11/23

Energiaren Euskal Erakundeak 35 urte bete ditu Euskadiko energia egoera hobetzeari lotuta

Garatutako lanari esker, EEEk Eusko Jaurlaritzari jasotakoa baino 142 milioi euro gehiago itzuli dizkio

  • Hiru hamarkadatan 30 milioi euro eman dira laguntzetan, energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendu partikularrera bideratuta.
  • Gas naturalaren alde egindako apustuak inbertsioak aurreratu zituen, euskal gasifikazioa azkartzearekin batera. Horrek ekarri zuen, besteak beste, industrian energia-prezio lehiakorrak izatea eta eraginkortasun handiko teknologia industrialak erabiltzea. Prozesu hori giltzarria izan da industriaren lehiakortasunerako merkatu globalean, enplegu kuotei eusteko eta industriaren BPIerako.
  • Hamarkada hauetan gas naturalari sarbidea emateak nabarmen murriztu du petrolioaren erabilera: % 62 izatetik oraingo % 43 izatera. Gainera, emisio gehien eragiten duen energia, ikatza, ez erabiltzea ahalbidetu du. Era berean, etxebizitzetan konfort egoera orokortzea lortu du.
  • Energia berriztagarriek euskal energia-eskariaren % 7 ase edo betetzen dute, energia-autohornikuntza tasa dena, hain zuzen ere. Arlo horretan, Euskadik ikerkuntzaren aldeko apustua egin du, BiMEP edo CIC energigune moduko saiakuntza zentroen bitartez, energia sektorearen barruan aukera industrial berriak sortzeari begira.
  • 2017/11/16

    Euskal herritarrak berriztagarrien eta gasaren alde

    EAEko biztanleek uste dute klima-aldaketa gertatzen ari dela, gai horrek kezkatzen ditu baina energia berriztagarrien garapena konponbidea izatea espero dute

    2017/10/04

    Gas naturala ekoizteko Viura izeneko proiektua inauguratu da

    Sociedad Hidrocarburos de Euskadi Baltzuak %37ko partaidetza du guztira 3 bcm gas natural ekoitziko dituen egitasmo honetan, hain zuzen ere, Euskadin urte bateko gas natural kontsumoaren baliokidea dena. Era honetan inportazioak neurri berdinean gutxituko dira.

    2017/09/28

    Eraikin publikoen energia-birgaitzeari buruzko jardunaldia

    UPV-EHUko Leioako Campusean izan da

    2017/06/26

    Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzen programak eraginkortasuna eta aurrezkia sustatuko ditu jarduera handiko sektoreetan

    • Energia berriztagarriek lau laguntza lerro espezifiko izango dituzte, eta guztira 2,2 milioi euroko aurrekontua izango dute.
    • 800 jarduera baino gehiago espero da diruz laguntzea. Proiektu horiek abiarazteak eragingo dituen inbertsioak 30 milio eurotik gora izango dira.
    • Urtean Euskadin kontsumitzen den energiaren %0,4 baino gehiago izango da energiaren aurrezpena.

    2017/06/20

    Euskadik bere energia eredua aurkezten du Europako hiriburuan

    Energia Iraunkorraren Europako Astearen esparruan

    2017/06/02

    Bioterra 2017 azoka abian da

    Ekainaren 2tik 4ra energia garbien ezagutza bultzatuko du

    anterior siguiente
    3 - 4 - 5 - 6 - 7